Ordu aldaketa

Ordulariaren orratzak ordubete atzera, neguarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00
Goizeko 03:00etan, 02:00ak izango dira.

Urtero moduan, garai honetan, ordu aldaketa gertatzen da neguko ordutegira egokitzeko, eta  03:00etan 02:00ak izango dira. Horrenbestez, biharko egunak 25 ordu izango ditu.

Bihartik aurrera, eguzkia lehenago hasiko da mendi artean gordetzen, eta arratsaldeetan lehenago ilunduko duela nabarituko dugu. Hau da, bihartik aurrera, ordubete lehenago argituko du, eta ordu bete lehenago ilundu.

Izan ere, urriko hilabete honetan, udazkenarekin batera, ordulariak ordubete atzeratzeko eta neguko ordutegira egokitzeko unea heltzear da. Bihar, ordu aldaketa izango da, ordulariak ordubete atzeratu beharko dira, neguko ordutegira egokitzeko, eta 03:00etan 02:00ak izango dira. Horrenbestez, igandeak 25 ordu izango ditu.

Urtero bi aldiz, ordulariaren orratzei buelta

Urtero, bi aldiz errepikatzen da ordu aldaketa, udaberria eta udazkena hurbildu ahala.

Hala ere, gai honek, mamia du, izan ere, Europako Batzordeak 2018an egindako inkestan, kontsultatutako pertsonen %84a araudia aldatzearen alde zeuden. Eta aldaketa hurrekoa izatea espero zen: teorian, 2019ko martxoan azkena gertatu beharko zen. Hala ere, azkenean data atzeratu egin da.

Espainiar estatuan, ordutegi aldaketa bukatzearen aldeko biztanleen ehunekoa ez da hain handia , % 60a hain zuzen, eta, bitxia bada ere, hirugarren adinaren aldekoa da gazteen artean baino. Eta %13,8k bakarrik aukeratzen du neguko ordutegia, eta %65,4k nahiago du udakoa, Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) datuen arabera.

Abantailak zein desabantailak ditu, ordu aldaketak, eta hainbat azterketa egin dituzte, horretan oinarrituz. Askok adierazten dute «gure organismoa errazagoa dela urriko ordu aldaketara egokitzea; udaberrian, berriz, ez da hain erraza, batez ere berandu oheratzeko eta goiz jaikitzeko ohitura dutenentzat. Jet lag-ekin gertatzen denaren antzekoa da efektua: honek eragin handiagoa du ekialderantz goazenean eta, beraz, denbora galtzen dugu mendebalderantz goazenean baino. Banakoen arteko aldeak nabarmenak diren arren, gure gorputzera aldatzen den ordu bakoitzeko egun bat behar duela kalkulatzen da».

Askok, nahiago dute udako ordutegia, argi gehiago dago, egunak badirudi luzeagok direla, eta hamaika arrazoi daude tartean. Udako ordutegian, argi ordu gehiago izango genituzke, eta neguko hilabeteetan ez litzateke inoiz ilunduko 19:00ak baino lehen. Hala ere, oraindik argitu gabe dagoenean eskolara edo lanera sartzea (eguzkia 09:00ak baino geroago aterako litzateke) «ez da hain erakargarria, eta uste da produktibitatea aldaketarekin ahulduko litzatekeela». Gainera, gure jarduerak gehiago garatuko lirateke bero handieneko orduetan, eta aire girotuaren kontsumoa handituko litzateke. Abantailak, ordea, bistakoak dirudite: argi naturalaren ordu gehiagoz gozatuko dugu, eta lanetik ateratzean ez da gauez izango.

Gure inguruan, faktore asko daude gure ordutegia baldintzatzen dutenak. Hala ere, momentuz, erlojuak prestatu behar ditugu, orratzei buelta eman, eta eguna ahal den moduan aprobetxatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!