Kontuz ura iragazteko gailuen etxez etxeko salmentaren balizko iruzurrarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 00:00

Iturriko uraren kalitatea bermatuta dago eta praktika horien biktima izan direnek erreklamazio bat aurkez dezakete Kontsumobideren bidez.

Añarbeko Urak-ek jakin du iruzur bat gertatzen ari dela ura arazteko iragazkiak edo ekipoak etxez etxe saltzeari dagokionez, iturriko uraren ustezko osasungarritasun-arazoak argudiatuta. Añarbek gezurtatu egin nahi ditu uraren kalitatearen arazo faltsu horiek.

Bereziki adineko pertsonei zuzendutako bisita horietan zalantzan jartzen da iturriko uraren kalitatea eta osasungarritasuna, eta ustezko arazoa konpontzeko gailu bat jartzea eskaintzen da.

Dirudienez, erabiltzaileak telefono dei bat jasotzen du bere etxeko uraren kalitatea aztertzeko hitzordua eskaintzen, edo zuzenean etxebizitzara sartzen saiatzen dira, etxeko atean agertuz. Behin etxe barruan, ustezko teknikariak zenbait proba engainagarri eta trikimailu kimiko egiten ditu, erabiltzailea konbentzitzeko iturriko ura edateak duen arriskua eta, ondorioz, iragazteko ekipo batzuk instalatzeko beharraz.

Ekipo horien instalazio eta mantentze-kostua milaka eurokoa izan daiteke.

Añarbek ez du zerikusirik bisita horiekin, eta iruzur horren aurrean kontuz ibiltzea gomendatzen zaie herritarrei. Erreklamazioa jar dezakete Kontsumobideren webgunean edo dagokion  kontsumo-bulegoan: praktika ho­rien edo antzekoen biktima izan direnek; itzuli nahi duten pro­duktu bat etxean erosi dutenek, baldin eta enpresak atzera egitea onartzen ez badie.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!