Azken ordukoa

Zailtasunak, Goizueta eta Hernani arteko errepidean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 21a, 08:14

Zuhaitz ugari erori dira gauean, eta horietako bat bidea oztopatzen ari da oraindik. Kotxeak eta furgonetak pasatu daitezke, baina kamioiak ez.

Haize bolada gogorrek gorabeherak eragin dituzte azken orduetan, Urumea bailaran ere. Goizueta inguruan, esaterako, zuhaitz ugari erori dira gauean zehar, eta lanean jardun dute suhiltzaile boluntarioek, errepidea eta baserrietarako bideak garbitzen.

Goizuetatik Hernanirako errepidean, ordea, zailtasunak daude oraindik, zuhaitz haundi bat erori delako, eta bidea oztopatzen duelako. Kotxeak eta furgonetak pasa daitezke, baina kamioiak ez. Errepideetako zerbitzuen zain daude, kendu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!