Larraitzen hirugarren, Hodei Lujanbio

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

Ordiziako mendi maratoi erdiko podiumera igo zen goizuetarra. 28garren izan zen Xabat Pagola hernaniarra.

Azkenaldiko mendi lasterketa apurretako bat jokatu zen igandean Larraitzen: Ordiziako mendi maratoi erdia. Eta bertan izan ziren, Urumea bailarako hiru korrikalari. Haietako bat, gainera, onenen artean ibili zen lasterketa osoan, eta baita podiumera igo ere: hirugarren sailkatu zen Hodei Lujanbio goizuetarra, 1:44:44 denborarekin, Martin Diez segurarraren eta Iñaki Olano altzotarraren atzetik. Denboraldiari bukaera bikaina eman dio goizuetarrak, horrela.

Primerako mailan aritu zen Xabat Pagola hernaniarra ere, eta 28garren sailkatu zen, 1:58:44 denbora eginda. Eta minutu gutxira helmugaratu zen Gonzalo Alzaga herrikidea ere, 2:05:55 denboran osatuta Larraitzetik Alo­tzara eta Igaratzara era­man zituen ibilbide gogorra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!