Asteburu ona izan da joan dena, Hernaniko esku pelotarientzat. Sei partidu jokatu dituzte, eta horietatik bostetan lortu dute garaipena. Gainera, ez dute hutsik egin, partidu garrantzitsuenetan, eta CD Hernaniko hiru bikote daude, Gipuzkoako Txapelketan partidurik galdu gabe, oraindik ere.
Kadeteen bigarren mailan, irabazi egin zuten Unax Manterolak eta Manex Martinek, Azpeitian; eta Aiur Elizazuk Eta Auritz Txintxurretak, Lasarten. Hori horrela, dagoeneko sailkatu dira azken fasea jokatzeko, ligaxkako partidu bat falta denean. Egoera berean daude Xuban Iturbe eta Markel Urdangarin ere: Añorgan irabazi zuten hirugarren mailako kadeteek, eta dagoeneko lortu dute pasea, azkeneko fasea jokatzeko.
Garrantzitsua izan zen, era berean, Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak lortutako garaipena ere, seniorren hirugarren mailan. Epleri irabazi zioten, eta haiek ere, porrotarik gabe jarraitzen dute, Gipuzkoako Txapelketa honetan. Seguru dute azkeneko fasea jokatzea, kadeteen hiru bikoteek bezala.
Jubeniletan, porrota jaso zuten Uitzik eta Etxarrik, eta garaipena Arluziagak eta Laboak, aurkariak aurkeztu ez zirelako. Eta gainerako mailetan, atseden hartu zuten esku pelotari hernaniarrek, eta baita astigartarrek ere. Datorren asteburuan ekingo diote berriro.
Profesionaletan, berriz, Binakako finalaren faltan, Uriondorekin jokatu zuen Aimar Olaizolak, eta 22-19 irabazi zuen, Larrazabal eta Imazen kontra. Iker Salaberriak ere, garaipena lortu zuen Rezustarekin (22-11),