Emaitza onik ez zuten lortu asteburuan, saskibaloiko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

Jubenil eta kadete taldeek oraindik ez dute hasi denboraldia.

Senior taldeek galdu egin zuten, eta bigarren taldeek ere porrota izan zuten asteburuan. 

Astigarragako Mundarro eta Hernaniko taldeek denboraldiko bigarren partida jokatu zuten asteburu honetan. Hasiera ez da batere erraza izaten ari, bi taldeek porrota jaso baitzuten etxetik kanpo. Gizonezkoetan, emaitza parekatua izatea espero zen arren, Hernaniko senior taldeak 65-55eko emaitza lortu zuen Zarautzen aurka. Eta emakumeetan, senior lehen mailan, Mundarrok Mons-eko kiroldegian jokatuko zuen CD Internacionalen kontra, eta norgehiagoka konplikatu baten ostean 80-37 galdu zuten astigartarrek. 

Bestalde, Mundarroko eta Hernaniko bigarren taldeek asteburuan hasi zuten denboraldia hirugarren mailan. Kasu honetan ere ez zuten emaitza onik izan. Hernaniko taldeak 68-39 galdu zuen CD Internacional talde indartsuaren aurka. Hurrengo aukera asteburu honetan dute Contubi Oiarso taldearen aurka, etxean. Azken hauek galdu egin zuten lehiaketako lehenengo partidan, eta norgehiagoka parekatua espero da astebururako.

Eta astigartarren kasuan, Mondragon Unibertsitatearen kontra 72-61 itxi zen asteburuko partidako markagailua Arrasaten. Datorren jardunaldia etxean jokatuko dute, Zaldurbi Debasketen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!