Txirrindularitza

Juniorren Gipuzkoako Txapelketa, gaur Mendaron

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00

Enekoitz Azparren faboritoetako bat da eta kadeteek berriz Lazkaomendin dute gaur lasterketa.

Garai honetan errepideko txirrindulariak oporretan egoten dira, baina aurten dagoen egoeran denboraldia luzatu egin da. Horregatik urrian zehar lasterketan daude maila guztietan kadeteetara arte. Gainera, aurtengo urria hotz eta euritsu doa eta horrek entrenamenduak eta konpetizioa zaildu diete txirrindulariei. Hala ere, ez ditu gelditu arazi eta asteburu honetan Hernani eta Astigarragako txirrindulariek Gipuzkoan zehar lasterketak izango dituzte.

Juniorrentzako egun garrantzitsua da gaurkoa. 16:00etan Mendaron Gipuzkoako Txapelketa-Javier Ezenarro Memoriala jokatuko dute 84 kilometroko ibilbidean. Aurreko astean Enekoitz Azparren astigartarrak duela bi aste Lazkaomendin irabazi zuen eta sasoi betean dagoela erakutsi zuen.

Kadeteak Lazkaon, gaur 10:00etatik aurrera, korrituko dute Hesparru Proba. Aldapan gora, Lazkaomendin, amaituko dute lasterketa 64 kilometro osatu eta gero. Bertan egongo dira Aner Zilbeti, Unax Urretabizkaia eta Telmo Semperena besteak beste. Denboradia gaur zortzi amaituko da Legorretan taldekako erlojuzkontra. Beraz, gaurkoa urteko azken lasterketa da linean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!