Etxetik urrun gaur, esku pelotariak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 00:00

Partidu gutxi izango dituzte Urumea bailarako esku pelotariek, asteburu honetan; eta gaur jokatuko dituzte horietako bost, guztiak etxetik urrun. Añorgan ariko dira, 19:00etan hasita, Iturbe hernaniarra eta Urdangarin astigartarra, aurrena; eta Uitzi eta Etxarri hernaniarrak, ondoren. Urdangarin eta Saralegi astigartarrek, berriz, Zestoan jokatuko dute, 19:00etan. Ordu berean ariko dira Manterola eta Martin hernaniarrak ere, Azpeitian. Eta 20:00etan daukate hitzordua Arluziaga eta Laboa hernaniarrek, Bergaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!