Datozen bi asteotan jarriko diete gripearen kontrako txertoa, arrisku taldeetako herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 00:00
Anbulatorioan ez, kiroldegian jarriko dute gripearen kontrako txertoa, Hernanin.

Martxan da gripearen kontrako txertaketa kanpaina. Gipuzkoan, Osakidetzak deituko die arrisku taldeetakoei, hitzordua emateko; Nafarroan, anbulatoriora deitu behar dute.

Martxan da gripearen kontrako txertaketa kanpaina, Gipuzkoan zein Nafarroan; eta bietan, arrisku taldeetako herritarrek izango dute lehentasuna. Horiei, hernaniar eta astigartarren kasuan, telefonoz deituko die Osakidetzak, hitzordua emateko; eta datozen bi asteotan jarriko di­e­te txertoa.

Hernanin, kiroldegia prestatu dute txertaketa kanpaina ho­netarako; eta Astigarragan, anbulatorio zaharrean izango da.
Arrisku taldeetakoak ez direnek, berriz, urriaren 31tik au­­rrera izango dute aukera, txertoa jarri nahi badute. Horretarako, telefonoz deitu beharko dute, da­gokien osasun zentrora (Hernanin 943 00 66 66, eta Astigarragan 943 33 56 44); eta ba­koitzaren egoera baloratuko du Osakidetzak.

Nafarroan ere, lehentasuna emango diete arrisku taldeetako herritarrei; baina beraiek deitu beharko dute hitzordua eskatzeko, dagokien osasun zentrora. Aranoarrek eta goizuetarrek, be­raz, Leitzako osasun zentrora deitu behar dute: 948 51 08 33.

Osakidetzak zein Nafarroako Gobernuaren osasun sailak nabarmendu dute, aurten are eta garrantzitsuagoa dela gripearen kontrako txertoa jartzea, bereziki arrisku taldeetako herritarren artean: 60-65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, eta osasungintza­ko langileak.

Nafarroan, azaroaren 27ra arte luzatuko da gripearen aurkako txertaketa; eta Gipuzkoan ere, aste horretan bukatuko da, baina baliteke luzatzea ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!