Topagunea gaur, landa eremuko emakumeek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 15a, 00:00

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, emakume baserritarren topagunea izango da Leitza. 11:00etatik 13:00etara elkartuko dira Atekabeltzen, eta deialdia luzatu diete 14 herritako emakume baserritarrei, bertaratu eta parte hartzeko: Araitz, Arano, Areso, Anue, Atetz, Basaburua, Goizueta, Imotz, Lantz, Larraun, Lekunberri, Leitza, Odieta eta Ultzama.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!