Neurri murriztaileak ezarri dira, Arano eta Goizuetan ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 10:10
Txibite, Nafarroako Lehendakaria. Argazkia: Berria

Azken asteetan, Nafarroako datuek okerrera egin dute. Hori horrela, Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak ezarri dituzte lurralde osoan birusaren hedatzeari aurre egiteko eta gaur jarri dira indarrean. 

Maria Txibite lehendakariak, igandean egindako agerraldi batean, jakinarazi zuen egoera «txarra» dela eta, hamabost egunen buruan inzidentzia gutxitzen ez bada neurri zorrotzagoak hartuko dituztela. Izan ere, azken asteetan, Nafarroako datuek okerrera egin dute, eta Nafarroako Gobernuak neurri murriztaileak ezarri dira lurralde osoan birusaren hedatzeari aurre egiteko. Neurri hauek gaur jarri dira indarrean. 

Lehendakariaren arabera, kutsatze foku nagusiak «eremu pribatuan eta aisialdian» gertatzen dira, eta esparru horretan eragingo dute zuzenean azaldu dituen neurriak. Ostalaritzan, edukiera %30era jaitsiko dute; terrazetan, %50era; eta tabernek eta jatetxeek 22:00etan itxi beharko dute. Merkataritza gune handietan, gehienezko edukiera %40koa izango da, eta zinema areto, antzoki eta kulturguneetan, %30ekoa. Elkarte gastronomikoak itxi egingo dituzte, eta ezingo da alkoholik saldu 22:00etatik aurrera. Udalek eskumena izango dute neurri murriztaileagoak ezartzeko.

«Kezkatzekoa da Nafarroako egoera, okerrera egin baitu azken asteetan. Bigarren olatuko positibo kopururik haundiena zenbatu zuten pasa den astean: 463»

Txibite lehendakariak herritarrei azaldu die «harreman sozialak gutxitzeko eta joan-etorriak ahal den gehien murrizteko», nahiz eta debekurik ez duten ezarri oraingoz. Eta Carlos Artundo Osasun zuzendariak eskatu du  «ia erabat autokonfinatzeko». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!