Lau garaipen garrantzitsu lortu dituzte palista hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00
Irazustabarrena eta Arrietak osatzen dute Hernani 1 taldea senior nesketan.

Hernaniarrek 9-30 irabazi zuten Mundarroren aurka, neska jubeniletan.

Asteburu oparoa izan da Hernaniko palistentzat, pasa berri dena. Bost partiduetatik lau irabazi dituzte, eta bakarra galdu, Gipuzkoako Txapelketan. Gainera, Hernani 4 eta Mundarroren arteko bizilagunen derbia, hernaniarrek eskuratu zuten, 9-30 irabazi eta gero, Txomiñenean. Jubenilen arteko partidua izan zen gomazko paletaz.

Beste derbia ere jokatu zen Hernaniko kiroldegian. Kasu honetan Hernani 1 eta Hernani 3 taldeen artean izan zen, hau ere jubenil nesketan; eta hemen garaipen argia, 2-30, lortu zuen Hernani 1-ek. 
Jokatu ziren beste hiru partiduak senior mailakoak izan ziren. Nagusien lehenengo mailan Hernani eta Anoetako Su-Berriren artean bi partidu izan ziren. Anoetako Alkartasunean Su-Berri 1 taldeak 30-13 garaitu zuen Hernani 2. Hortik 24 ordura mendekua hartu zuen Hernani 1 taldeak, Irazustabarrena-Arrieta bikoteak, Su-Berri 2ren aurka. 30-18 irabazi zuen bikote hernaniarrak, kiroldegiko frontoian. Bi partidu hauek lehenengo mailakoak ziren. Bigarren mailako bat ere jokatu zen Ataunen. Hernani 2, 15-30, nagusitu zen etxeko Ataunen kontra hernaniarren asteburuko laugarren garipena lortuz. 

Asteburu honetan jokatuko dituzte partidu gehiago, Gipuzkoako Txapelketan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!