Emakume baserritarren topagunea ostegunean, Leitzako Atekabeltzen

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 12a, 00:00

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da urriaren 15a, eta Leitzan jarri dute hitzordua, eguna ospatu eta aurrera begirakoak lantzeko.

Datorren osteguna, urriaren 15a, izanen da Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eta hori ospatzeko, hitzordua jarri dute Leitzan: emakume baserritarren topagunea antolatu dute, Atekabeltzen, goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak arte. Saioa antolatu dute LAGA (Leitza, Areso, Goizueta eta Arano) Gizarte Zerbitzuek, Bertatik bertara Dinamikak, Cederna Garalurrek eta Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Hori horrela, deialdia luzatu diete 14 herritako emakume baserritarrei, bertaratu eta parte hartzeko: Araitz, Arano, Areso, Anue, Atetz, Basaburua, Goizueta, Imotz, Lantz, Larraun, Lekunberri, Leitza, Odieta eta Ultzama. Saio horretan, landuko dituzte aurrera begirako egitasmoak: egu­tegia, tailerrak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!