Behemendi

Biharko jarri dute hitzordu berria, Igorin-Akolan irteera gidatua egiteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 11a, 00:00
Igorin eta Akolako inguruetan ibiliko dira bihar, bertako paisaiaz gozatzeko.

Goizeko 09:30etan elkartuko dira Epele auzoan, trikuharriak bisitatzeko. Izena eman behar da.

Irailaren 26an ziren egitekoak, Igorin eta Akolako mendilerro­an barrena, bertako megalitoak ezagutzeko irteera gidatua. Bertan behera geratu zen, ordea, eta biharko jarri dute hitzordu be­rria: goizeko 09:30etan elkartuko dira Epele auzoan, Irubide jatetxearen ondoko aparkaleku­an, lau ordu inguruko irteera egiteko elkarrekin.

«Ibilbidean zehar, Igorin eta Akolako mendilerroa zeharkatu eta kordaleko megalitoak ikusteaz gainera, ezagutuko ditugu Epele errekaren ondoko basoa, landaredia eta fauna, eta gozatu ahal izango dugu inguruko paisaiaz», aurreratu dute.

Irteeran parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko da izena: donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatzi behar da, edo 656 705 243 telefonora deitu.

Beterri-Buruntza ezagutzeko sei irteeretako bat izango da bi­harkoa, Behemendik antolatu­ta. Eta Usurbilen egingo dute az­kenekoa, datorren igandean, Urdaiaga auzoan barrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!