Odola emateko zita, Hernanin eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 6a, 00:00
Hernaniar bat odola ematen, aurreko hitzorduetako batean.

Gaur egingo dute Goiz Eguzkin, eta bihar Auzo Etxean, 18:00etatik 20:30etara. Ordua hartu behar da, bietan: 943 00 78 85.

Odola emateko hitzordu bana jarri dute aste honetan, Hernanin eta Ereñotzun. Hernaniarren txanda izango da gaur, eta aurrekoetan bezala, Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan egingo dute, arratsaldeko 18:00etan hasi eta iluntzeko 20:30ak arte.

Dena den, odola eman nahi dutenek, aldez au­rretik deitu behar dute, 943 00 78 85 telefono zenbakira, gaur goizean zehar, 08:30etatik 14:00etara.

Ereñotzuarrek, berriz, bihar izango dute odola emateko aukera, Auzo Etxeko aretoan, Hernaniko ordutegi berean: arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara. Eta bertan odola emateko ere, bihar goizean deitu beharko du­te telefonoz, 943 00 78 85 zenbakira, ordua hartzeko.

Apirilaren 28an egin zuten aurreko odolematea Ereñotzun, pandemia garaian sartuta, eta neurri bereziak hartuta; hala ariko dira gaurkoan ere. 19 lagunek eman zuten odola, orduan.

Hernanin, berriz, hilero antolatu dituzte odola emateko hitzorduak, pandemia garaian ere ezinbestekoa delako odola ematea, Odol Bankuaren eguneroko beharrei erantzuteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!