Odol ematea, Hernanin eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 4a, 00:00
Ereñotzun asteazkenean emango dute odola.

Etzi, asteartean, Goiz Eguzkin emango da odola eta asteazkenean, Ereñotzuko Auzo Etxean bertan.

Hileko aurreneko asteartea etzi da, eta beraz, odola emateko hitzordua daukate, hernaniarrek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara izango da horretarako aukera, eta aurreko hilabete­­otan bezala, Goiz Eguzki jubila­­tuen egoitzan egingo dute, pandemiaren eragi­nez.


Eta aurrekoetan bezala, odola eman ahal izateko, aldez aurretik hartu beharko da ordua, oraingoan ere. Horretarako, telefonoz deitu behar da etzi goizean zehar, 08:30etan hasi eta 14:00ak arte, zenbaki honetara: 943 00 78 85. Izan ere, jende pilaketak saihestu behar dituzte, eta txandak antolatuko dituzte Hernaniko Odol Emaileen elkar­teko, horretarako.


Apirilean hasi ziren estrakzioak Goiz Eguzkin egiten, toki egokiagoa zelako, osasun alarma egoeran. Ordutik, hilero egin dituzte bertan. Izan ere, nabarmendu dutenez, «beharrezkoa» da odol emate lanekin jarraitzea, COVID-19ak eragindako ego­era honetan ere, «Odol Bankuak jarrai dezan beharrezko odola izaten, ospitaleak hornitu ahal izateko». Horregatik, herritar guztiak animatu dituzte, gaur goizean ordua hartzeko dei­­tu, eta odola ematera.

Ereñotzurako ere deitu eta ordua hartu behar da
Ereñotzuko Auzo Etxean asteazkenean emango da odola. 18:00etatik 20:30etarako ordutegia jarri dute eta aurretik ordua eskatu behar da, egunean bertan, goizez 943 00 78 85 telefonoan.­   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!