Lurrikara nabaritu zen atzo gauerdian, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 1a, 13:14

Lizoainen izan zuen epizentroa lurrikarak, baina Hernanin ere nabaritu zuten, hainbat bizilagunek.

Lurrikara izan zen atzo gauerdian, Nafarroan hasi eta Gipuzkoara hedatuta. Lizoain-Arriasgoiti herrian izan zuen epizentroa, aditzera eman dutenez, eta 4,4 gradukoa izan zen lurrikara; baina Hernanin ere nabaritu zuten, hainbat bizilagunek. Lurraren mugimenduak eta elkar jotzen zuten poteek hotsak ohartarazi zituen lurrikaraz, gaueko 00:00etatik minutu batzuk besterik pasa ez zirenean.

Azaldu dutenez, Urumea bailaran nabaritu zena, aurreneko mugimendua izan zen; eta gauean zehar, beste asko ere nabaritu ziren Nafarroan, 40 baino gehiago. Horietako batzuk, Gipuzkoan ere nabaritu ziren berriro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!