Udala

Astigarraga eta Hernaniko Udal Plenoak eramango dira aurrera gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 29a, 00:00

19:00etan hasiko dira eta bederatzi mozio aurkeztuko dira; 4 Hernanin eta 5 Astigarragan.

Hernani eta Astigarragako udaletan Osoko Bilkurak daude iragarrita gaurko, arratsaldean, 19:00etan hasita. Biak udaletxe bakoitzeko pleno edo areto nagusietan egingo dira.
Urriaren 17an pobrezia desagertarazteko nazioarteko eguna da eta bai Astigarragan eta bai Hernanin horren inguruko hiru mozio aurkeztuko dira. Astigarragan EH Bildu eta EAJk bana aurkeztuko dituzte. 
Beste bi gairen inguruan ere mozioak aurkeztuko dira bi Udaletan. Astigarraga eta Hernaniko EH Bilduk Mundubat elkartearekin bat eginez COVID 19agatik sortutako osasun-krisiari aurre egiteko gobernu-neurrien esparruan, Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko eta el Salvadorreko herrialdeetan eskubideak urratzen direla salatzeko mozioa aurkeztuko dute. 
EAJ-PNV-k Astigarragan ez ditu herrialde konkretuak aipatzen bere mozioan eta zenbait herrialdek izan ditzaketen giza eskubideen urraketei eta atzerakada demokratikoak aipatzen ditu bere mozioan. 
Bi Udaletan Moriako errefuxiatuen eremuan gertatutako sutearen inguruko adierazpen instituzionala ere egingo da. 
Eta mozioen atalari dagokionez, Hernaniko Plenoan, eraso sexistak gaitzesteko mozioa aurkeztuko da. 
Astigarragan jorratuko diren beste puntu batzuk ondokoak izango dira: Astigarraga Lantzen SA sozietate publikoak Udalarekin duen mailegua; Adinekoentzako 'Marisa Garaño' tutoretzapeko apartamentuen zerbitzuari, funtzionamenduari eta barne-araubideari udal-araudia. 
Hernanin, 2021eko Ordenantza Fiskalak aldatzeko proposatuko da edota Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzen duen akordioaren indarraldia luzatzea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!