Denontzat Race proba, bihar zortzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 00:00

Landaren jokatuko da, datorren igandean, obstakulo probaren hirugarren edizioa. Bi maila izango dira: elitea eta herrikoia.

Uztailaren 25ean bertan behera geratu ondoren, data berria jarri du Hernaniko Denontzat Race obstakulo probak; eta datorren igandean jokatuko da, urriaren 4an. Landaren izango da, eguerdiko 12:30etan hasita. 8,5 kilometroko ibilbidea izango da, eta 25 obstakulo baino gehiago gainditu beharko dituzte.

Bi kategoria izango dira: elite mailakoena, eta herrikoia. Aurrenekoan, obstakulo guztiak gainditu beharko dituzte partehartzaileek, edo dagokien zigorra bete. Herrikoiean, aldiz, ez dute guztiak gainditzeko obligaziorik izango, baina helburua da denak pasatzen saiatzea. 

Partehartzaile guztiek, goizeko 08:30etatik 11:30etara jaso beharko dituzte dortsalak, eta 11:30etan, bilera informatiboa egingo dute. Nabarmendu dute, oso garrantzitsua dela bilerara joatea. Ondoren, 12:30etan izango da irteera.

Izena eman nahi dutenek, Denontzat gimnasioan izango dute aukera. Aforoa mugatua da, eta uztailaren 25erako izena eman zutenei, plaza gorde diete. 39 eurokoa da prezioa.

Hainbat neurri, egoerara egokitzeko

Egungo egoera dela eta, protokoloa ere prestatu dute, bete beharreko hainbat neurrirekin. Landaren instalazioetan, kartel, marka eta boluntario ugari egongo dira, jarraibideak emanez. Tenperatura ere hartuko diete partehartzaileei, eta eskuak garbitzea eta maskarilla janztea derrigorrezkoa izango da, irteera eman arte. Irteera gunean, metro eta erdiko tartearein egongo dira partehartzaileak. Eta obstakulo bakoitza gainditu aurretik, maskarilla jantzi beharko dute, eta eskuak garbitu. Proba ikusteko ere izango da aukera, baina mugatua izango da aforoa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!