Maila oneko jaialdia gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 00:00

Ojuel eta Lizeaga ariko dira Intxurreren kontra, eta Urkizu eta Labaka Añorgaren kontra, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Partiduz betetako asteburua dute hau, Urumea bailarako esku pelotariek, baina atzo iluntzean jokatu zuten gehienek, dagoeneko. Edonola ere, maila haundiko partiduak ikusteko aukera izango da gaur ere, Hernaniko kiroldegiko frontoian, Gipuzkoako Txapelketakoak.

Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia bertan, pala partiduen ondoren; eta Urkizu eta Labaka ariko dira aurrena, nagusien lehenengo mailan, Añorgako Orbegozo eta Olidenen kontra. Segidan, berriz, ohorezko mailako partidua: Ojuelek eta Lizeagak jokatuko dute, Intxurreko Alberdi eta Irazustabarrenaren kontra. Bi bikote hernaniarrek irabazi beharra daukate, aurrekoan galdu ondoren.

Gaur jokatuko dute Salaberriak eta Ortiz de Urbinak ere, Tolosaren kontra, 11:30etan Beotibarren. Eta Elgoibarren ariko dira Arizmendi eta Altuna, Lagunaken kontra, 11:00etan.

Bihar, partidu bakarra izango dute hernaniarrek: Iturbek eta Urdangarinek jokatuko dute, 11:00etan Soraluzen.­

Gipuzkoakoan, atzo jokatu zituzten partiduak, gainerako esku pelotari hernaniar eta astigartarrek. Besteak beste, elkarren kontra aritu ziren Lizeaga anai astigartarrak, eta Uitzi eta Etxarri hernaniarrak, jubeniletan. Eta atzo jokatu zuten, nagusien mailako bi bikote astigartarrek ere: Loidik eta Santxezek Villabonan, eta Mujikak eta Gurutzealdek Aizarnazabalen.

 

Mendialdekoan, goizuetarrak

Esku pelotari goizuetarrak ere aritu ziren atzokoan. Mendialdeko Buruz Buruko Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten, herrian bertan, zazpi goizuetarrek: Sagarduik, Salaberriak, Elizegik, O. Legarretak, Alsuak eta Garmendiak elkarren kontra, eta A. Legarretak eta Aranberrik ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!