Gaur hasiko dute Gipuzkoako Txapelketa, neska nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 00:00
Hernaniko eta Mundarroko bost bikote ari dira Gipuzkoakoan, neska jubeniletan.

Guztira, sei partidu jokatuko dituzte bailarako palistek, asteburu honetan.

Martxan da Gipuzkoako Txapelketa, maila guztietan. Abiatzen azkenekoak neska nagusiak izan dira, baina gaur ekingo diote haiek. Gainerakoek, aurreko asteburuan jokatu zuten ligaxkako aurreneko partidua.

Horrela, Urumea bailarako 12 bikote ariko dira guztira, eta bederatzi partidu izango dituzte asteburu honetan.

Neska nagusietan, hiru bikotek egingo dute debuta gaur. Lehenengo mailan, Hernaniko kiroldegian jokatuko du Hernani 1 taldeak, arratsaldeko 15:30etan, Su Berri 2ren kontra; eta atseden hartuko du Hernani 2k, asteburu honetan. Bigarren mailan, berriz, goizeko 10:00etan kiroldegian ariko da Hernani 1 taldea, Su Berriren kontra; eta arratsaldeko 16:00etan Altzon Hernani 2 taldea, Intxurreren kontra.

Mutil nagusietan, berriz, aurreneko garaipena bilatuko dute Zurutuza eta Arandia hernaniarrek, 10:00etan kiroldegian, Pagazperen kontra.

Eta neska jubenilenak izango dira, asteburuko beste bi partiduak; biak ere, Hernaniko kiroldegian 10:00etan hasiko den jaialdi horretan. Batetik, elkarren kontra ariko dira bi bikote hernaniar: Tolaretxipi eta Barrenetxea, eta Macicior eta Kerejeta. Bi bikoteek lortu zuten garaipena, aurreneko jardunaldian. Eta bestetik, Arruti eta Martinez hernaniarrek jokatuko dute, Zumaiaren kontra. Aurreneko garaipena bilatuko dute haiek.

Atzo iluntzean jokatu zuten txapelketako bigarrena, bailarako beste hiru bikotek: Zugasti eta Arraras astigartarrek, neska jubeniletan; Ramos eta Zubimendi hernaniarrek, mutil nagusien lehenengo mailan; eta Larramendi eta Zubiarrain astigartarrek, mutil nagusien hirugarren mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!