2020ko udazkena, gaur hasiko da ofizialki Ipar hemisferioan, hain zuzen ere, Euskal Herrian 15:31 direnean.
Espainiako Astronomia Behatokiak egindako kalkuluen arabera, «urtaroak 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21era arte», neguan sartu arte.
Urrian, ordu aldaketa
Bestalde, urriko azken igandean, urriaren 25ean, ordulariak ordubete atzeratu beharko dira, neguko ordutegira egokitzeko. Gauzak horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira.
Datozen ilargi beteak
Udazken honetako lehen ilargi betea urriaren 1ean izango da; hurrengoak, urriaren 31n eta azaroaren 30ean. Eklipseak ere egongo dira, baina Euskal Herritik ez dira ikusgai izango.