Kirola

Kirol desberdinak martxan edo jartzear dira, eta bailarako taldeak entrenatzen hasi dira dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 19a, 00:00

Urrian zehar hasiko dituzte euren Ligak taldeko kirol ia denak eta 'normaltasun berrira' ohitu beharko dute denboraldia behar bezala amaitzeko. Gaztetxoenak gehiago itxaron beharko dute eta oraindik ez dira hasiko.

Koronabirusak hankaz gora jarri zuen kirola martxoan. Txapelketa guztiak eta aktibitatea bertan behera geratu ziren eta profesionala ez den kirola ez da berreskuratu oraindik bere osotasunean. 

Udaran zehar arrauna ikusi dugu telebistan, erremontea ere  hasi zen eta eskuz eta palaz pelota txapelketa batzuk ere jokatu dira. Atletismo txapelketaren bat ere jokatu da, baina gehiagorik ez. Beste kirol guztiak geldirik jarraitu dute eta orain udara amaieran denboraldia berria prestatzen hasi dira.

Egoera desberdinean aurkitzen dira denak, baina entrenamenduak hasi dituzte kirol guztietan, nahiz eta ez diren maila guztietan hasi. Gaztetxoak oraindik ere geldirik daude kirol batzuetan. 

Urrian zehar Liga gehienak jokatzen hasiko dira eta beranduago edo lehenago urte amaierarako aktibitate guztia bueltatzea espero da. Urte hasiera eskolarrak ere jokatzeko aukera izango dute. Hori bai, beti ere pandemiak uzten baldin badu. 

Kirolak arriskuaren arabera sailkatu dira

Kirol Medikuntzako Espainiako Elkarteak kirolak sailkatu ditu koronabirusaren transmisio-arriskuaren arabera. Hiru mailatan banatu ditu. Arrisku baxua, arrisku ertaina eta arrisku haundiaren artean.  Arrisku baxua dutenen artean daude: Xakea, atletismoa, badmintona, billarra, txirrindularitza, gimnasia, golf-a, halterofilia, igeriketa, irristaketa itzotz gainean, pelota, petanka, triatloia, tenisa, mahai-tenisa, arku-jaurtiketa.

Arrisku ertainekoak dira:  Beisbola eta sofbola, futbola, areto-futbola, itzotz-hockeia, belar-hockeia, irristaketa-hockeia, padela, squash-a, boleibola eta waterpoloa.
Arrisku haundiko bezala sailkatu dituzte hurrengo kirolak: saskibaloia, eskubaloia, errugbia eta borroka kirolak (boxeoa, judoa, kickboxing-a karatea...). 



Ordiziako pista berritua inauguratuko da bihar

Lasterketa herrikoi bat antolatuko da hurrengo astean eta txapelketa ofizialen egutegia egina dago martxora arte.

ATLETISMOA

Atletismoan txapelketak martxan daude udaratik eta bihar, igandean, Ordiziako pista berritua inauguratuko da, parte-hartze libreko proba programa batekin. Bertan korrikalari eta atleta hernaniarrak egongo dira.  Aurreko asteburuan jokatu zen Espainaiko Txapelketa nagusia eta taldeak neguko lasterketak prestatuko dituzte hemendik aurrera. 

Donostiako Gizarte Segurantzako Kirol Patronatuarekin eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin koordinatuta, neguko pista estaliaren egutegiaren zirriborroa argitaratu da eta horren arabera abenduaren azken hiru asteburuetan hasiko da jarduera. Gipuzkoako txapelketa urtarrilean antolatu da, kluben arteko Euskadikoa eta absolutoa bezala. Otsailean eta martxoan Espainiakoak eta gaztetxoen txapelketa naguiak jokatuko dira.  

Kros lasterketak ere antolatzea espero da, nahiz eta oraindik ez dagoen egutegi finkorik. 
Hori bai gure lurraldean jarduera-programen eta -protokoloen edukia agintaritza eskudunekin adosteke dago: Udalarekin, Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Egutegi hori Euskadiko Atletismo Federazioak ere eztabaidatu eta onartu beharko du bere txapelketei dagokienez, baita Gipuzkoako Atletismo Federazioaren Batzarrak ere, LPei eta lurraldeetako txapelketei dagokienez..   

Lasterketa herrikoie dagokionez bihar zortzi, irailaren 27an, Josetxo Imaz Memoriala korrituko da Beasainen. Sei hilabeteetan antolatzen den lehenengo lasterketa da Beasaingoa eta neurri bereziak hartu dira. 300 pertsonek eman dezakete gehienez izena eta 50eko sei taldetan banatuko dituzte korrikalariak. Bi minuturo irtengo dira eta maskarila irteera arte eraman beharko da.

Hala ere, Behobia-Donostia bertan behera geratu da eta azaroa bitarte antolatzen diren lasterketa gehienak ez dira antolatuko.

 

 

Igeriketa talde entrenatzen hasi da «hala moduz»


Waterpolo taldea ere martxan da, baina oraindik geldirik daude txapelketak bai igeriketan eta waterpoloan.



WATERPOLO

Igeriketa Munduan gehien egiten den kirola da eta igerilekuak lekurik seguruenetakoak dira bizi dugun pandemian, baina igeriketako txapelketak oraindik ez dira hasi Euskal Herrian eta igerileku batzuetan arazoak daude entrenatzeko garaian. Hernanin igerilekua zabalik dago, waterpolo eta igriketako taldeak entrenatzen hasi dira irailean, baina Jon Ander Isuskiza entrenatzaileak dioen bezala «hala moduz».
  
Federatuak hasi dira entrenatzen, eskolarrak ez, eta ordutegi eta leku arazoak dituzte. «Hernanin txandaka hartu behar dute erabiltzaileek igerilekua. Taldeak astelehen, steazken eta ostiraletan 21:00etatik 22:00etara entrenatzen dugu eta astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30etara. 22 jokalari ditu watrpoloak eta igeriketan 16 dauzkagu. Ez da erraza. Ea urritik aurrera aukera gehiago dagoen denak batera enrenatzea oso zaila da ordu betean bi kale bakarrik baititugu». 

Hori entrenamenduei dagokionez, baina txapelketen arrastorik ez dago oraingoz Gipuzkoa mailan. «Gipuzkoako federazioa mutu dago ekainetik. Ez dakigu ezerrez. Lizentziak tramitatzeko dokumentazioa ere ez digute eskatu. Lasiter jarriko da konpetizioa martxan. Ekainean borradore bat egin zen eta igerilekuen ezaugarriak eskatu ziren distantzia neurriak eta protokoloak betetzeko. Pentsatzen dut laister egingo dela egutegia eta txapelketak hasiko direla, baina oraingoz ez dakigu ezerrez». Espainiako federazioak neguko Espainiako txapelketa antolatu du eta bertan egoteko aukera izan dezaten euskal igerilariek txapelketa bat antolatuko da azaroan seguruenik. «Euskal federazioak esaktu ditu aste honetan dokumentuak». 

«Waterpoloaren egoera oraindik eta okerragoa dela dirudi» dio Isuskizak. «Ez dakite denboraldia noiz hasiko duten edo hasiko denik ere. Federazioek ez diete ezerrez esan eta entrenatzen hasi dira, baina egutegirik eta txapelketarik ez da oraingoz antolatu». 

 

 

Esku pelota eta palak aste honetan hasi dituzte txapelketa ofizialak nagusien, jubenilen, eta kadeteen mailan

Astigarraga eta Hernaniko pelotariek eta palistak hasi dituzte txapelketa ofizialak eta denboraldi berria. Gipuzkoako binakako txapelketak atzo hasi ziren ezker horman eta gaur eta bihar osatuko da lehenengo jardunaldia 23 partidekin.

 

PELOTA

Esku pelota eta pala bueltan dira atzotik. Entrenamenduak duela aste batzuk hasi zituzten eta 2020-2021 denboraldiko lehendabiziko txapelketa ofiziala aste honetan hasi da. 

Gipuzkoako Binakako Txapelketa ari dira jokatzen edo hasiko dira Hernani eta Astigarragako pelotari eta palistak maila desberdinetan. Bikote batzuk atzo hasi zituzten partiduak eta gaur eta bihar jarraitzen dute partidu desberdinek. Guztira 23 partidu jokatuko dira eta adibidez gaur, 11:00etan, Astigarragako Txomiñenen seniorretan bigarren mailako partidua dago Oiarpeko bikotearen aurka. 

Hernanin ere ez da partidurik faltako. Honela, gaur 16:00etan hasita, lehenengo mailako jubenil eta kadete partidu bana jokatuko dira Murumendi eta Ataunen aurka., baita hirugarren mailako kadete partidu bat Lapkeren kontra. Bihar, 11:00etan, seniorren bi partidu egongo dira kiroldegian, hirugarren mailan. 
Partidu denetan segurtasun protokoloa dago, frontoiaren kudeatzaileek ezarritakoak, kasu honetan bi Udalek martxan jarri dituztenak.

 

 

Mutil seniorren taldea du Hernanik 20 urte eta gero

Mundarrok aurten ez du nesken talderik eta ez da eskubaloi sekziorik egongo. Ereintza eta Bera Berara joan dira jokalari batzuk eta ikasketengatik utzi dute besteek.

 

ESKUBALOIA

Uda eta gero, Hernani Eskubaloi Taldeko jokalariak berriro hasi dira entrenamenduekin. Denboraldia joango den argi ez dagoen arren, antolaketak bere martxa jarraitu du eta urtero bezala, bere talde guztiak pistan aritzeko prest ditu klubak. Aurten, kategoria desberdinetan, 150 jokalari inguru izango ditug klubak, zortzi taldetan eta eskolan banatuta.

Hauek dira taldeak: Infantil bi talde; neskak (Sesa Tools Hernani ET) eta mutilak (Portu Hernani ET). 

Hiru talde kadete; bi mutilenak (Sorlan Hernani ET eta Leoka Hernani ET) eta bat neskena (Alaia Hernani ET).
Bi jubenil talde; neskak (One Telecom Hernani ET) eta mutilak (Akola Hernani ET).

Aurten gainera lehenengo aldiz, 20 urte eta gero mutilen senior talde bat dago Hernanin, Anexo Hernani ET.

Talde guztiak denboraldi aurrean murgilduta egon arren, denak ez dira oraingoz txapelketan hasiko. Hasiera batean seniorrak eta jubenilak izango dira beren ligetan hasiko direnak, urriaren 24 edo 25ean zehazki, eta aurrerago, kadete eta infantil kategorietako txanda helduko da. Hernani Lurraldeko bigarren mailan jokatuko du eta lehenengo partidua, Urolaren aurka, etxean izango da. 

Pistak erabiltzeko zailtasuna, protokoloen beharra du klubak eta hasierako entrenamenduak herriko leku irekietan egin izan badira ere, laster kiroldegiko pistak erabiltzen hastea espero dute.

Aipatutako talde horietaz gain, Eskola dute, urtetik urtera bere kopurua haundituz do. Horien kasuan, oraindik ez dute ezta entrenatzen hasteko baimenik.
20-21 denboraldia Hernani Eskubaloi Taldearen memorian geldituko da, eta ez bakarrik koronabirusaren kriasiarengatik. «Denboraldi honetan gure proiektuaren zabaltze lanean beste urrats garrantzitsu bat emango dugu: Senior kategorian, mutilen talde bat sortzea lortu dugu. Aurreko astean, 20 urte eta gero, Anexo Hernani ET izenarekin lehen lagunarteko partida jokatu zuten, Txingudiren aurka, Irungo Artaleku kiroldegian.

Denak ez dira albiste onak. Mundarrok aurten ez du eskubaloi talderik izango. Neska jubenil batzuk ikasketekin jarraituko dute eta beste batzuk Ereintza edota Bera Berara joan dira jokatzera. 

 

 

 

39 urte segidan hutsegiterik gabe, Hernani lehiaketetan

Entrenamenduak aste honetan bertan hasi dituzte eta Euskal Ligako mutil seniorren taldeak urriaren 17an hasiko du denboraldia. Jubenil neskak urria amaieran hasiko dira.

 

BOLEIBOLA

Boleibola itzuli da entrenamenduetara, eta honekin 39 urte segidan beteko dira boleibol taldeak daudela Hernanin. Astelehenean burutu zuten lehen saio jubenil mailako neskak eta ondoren senior mailako mutilak. 2020-2021 denboraldirako, 6 talde osatu dira oraingoz, nesken 5 talde eta mutilen bat. «Helburua da mutil talde gehiago osatzea eta ahal den neurrian desoreka murriztea, beraz animatzen ditugu 2008 edo aurretik jaiotako mutilak gurekin harremanetan jartzea, eta baita neskak ere noski».
Senior mutila taldeak, iaz bezala Euskadi Ligan parte hartuko du eta urriaren 17an hasiko dute txapelketa ofiziala etxetik kanpo. Urriaren 24an lehendabiziko partidua jokatuko dute etxean.

Nesken kasuan bost talde izango dira aurten eta hasiera batean denek Gipuzkoako Liga jokatuko dute: Jubenil neska talde bat, bi talde kadete mailakoak eta beste bi talde infantil mailakoak. Jubenil neskek urriaren amaieran denboraldia hastea espero da. Kadete eta infntilek ez dute denboraldia hasteko egunik, baina urte amaiera aldera espero dute hastea.

Denek iaz jokatu zuten, 2008ko infantilak izan ezik, hauek aurten hasiko dira eta talde polita osatu dute. Infantilek eta kadeteek urriaren 1ean hasiko dituzte entrenamenduak. 

Bizi den egoeraren ondorioz, arau orokorrak jarri dituzte eta boleibolari dagozkion beste neurri zehatz batzuk ere bai. Talde bakoitzak bere 12 baloi izango ditu eta horrela baloiak ez dituzte erabiliko taldeko ez den inork. Entrenamendu ondoren baloiak desinfektatu egingo dira, hurrengo entrenamendurako prestatuz, berdin erabiltzen den materialarekin. 

Neurri hauek kostu bat suposatu dute, bereziki baloien kasuan, «ez dira merkeak. Gure kirolaren ezaugarria da kontaktu eza, eta Euskadiko Kirol protokoloak kontaktu baxuko kirola izendatu du. Honek laguntzen digu gure kirola lasaiago egitea».

Klubean aisialdirako boleibol kantxak faltan botatzen dituzte Hernanin. «Gezurri dirudi baina, herri osoan ez dago bi zutoirik sare batekin kantxarik, edozein pertsonak kirol hau praktikatzeko, Mundaun egiten den hirugarren kirola izanik (igeriketa 1.500 milloi pertsona, futbola 1.002 millo pertsona inguru eta boleibola 998.000 milloi praktikatzaile)».

 

 

«Urriaren amaiera aldera hasiko da denboraldia»

Urriaren 2an Espainiar Federazioaren batzarrean zehaztuko da denboraldi berriko errugbi egutegia.

 

ERRUGBIA

Errugbi taldeen egoera ez da onena. Arrisku haundiko kirol bezala hartzen da kontutan, eta horrek entrenatzeko garaian arazoak sortu ditu. Hernani Errugbi Taldea ez da salbuespena. «18 urtez azpikoak entrenatzen hasi ziren, baita nagusiak ere segurtasun protokoloak betez. Horrek esan nahi du kontakturik gabe entrenatu dela orain arte. 16 eta 14 urtez azpikoak ez dira oraindik entrenatzen hasi» dio Juan Rodriguez lehendakariak. 

Beraz txapelketak hasteko oraindik ere urrun daude talde gehienak. Urriaren 2an Espainiar Federazioan egutegia argitaratuko da eta hor jakingo dugu noiz hasiko den denboraldia. Hasiera batean urriaren 11n Kopako finala eta bigarren mailako igoera fasea jokatuko dira. Horrek esan nahi du urriaren 17-18ko asteburuan hasi daitekeela denboraldia edo astebete beranduago. Hala ere, talde batzuk atzerapena eskatuko dute entrenamenduak kontaktuarekin egiteko. Behar bezala prestatuak egoteko denbora behar da, seguruenik urriko azken asteburuan hasiko da denboraldia. Urriaren amaiera aldera hastea espero da eta urriaren 2an jakingo da egutegia federazioaren batzarrean».

Hernaniko presidenteak egoera arra­roa dela dio eta zain daudela. hernaniarrak eta talde gehienak «Estatu mailako txapelketa edo ligetan parte-hartzeko derrigorrezkoa zen orain arte senior mailako bigarren taldea, 18 urtez azpiko taldea, 16 urtez azpiko taldea eta 14 urtez azpiko taldea edukitzea. Orain gazteen taldeak ez daude eta senior mailako bigarren talde asko ere ezin dira osatu». 

18 eta 16 urtez azpikoak Hendaiaren izenean Iparraldean

Gauzak dauden bezala Hernaniko taldeak Iparraldera joateko erabakia hartu du. «18 eta 16 urtez azpikoak Hendaiako taldearekin eman dute izena. Honela Hendaiak bi talde izango ditu maila horietan eta hernaniarrek bertan jokatuko dute. Kontuan hartu behar da bederatzi hilabete daramatzatela jokatu gabe, izugarrizko gogoak dituzte errugbian aritzeko eta Iparraldean aktibitatea ez dago geldirik. Orain gustora daude eta garrantzitsua da. Kirolez aldatu dute batzuk geldirik ez egoteko».
Iparraldean jokatzea ez da erabakiorra. «Gure konpromezua izan da, hegoaldean ligak hasten badira bertara itzultzea. Hartu dugun erabakia agian beste talde batzuvri ez zaie gustatuko, baina usten dugu hoberena dela». 

Hernanik akademia ere jarri du abian. «18 urtez azpikoak ari dira bertan entrenatzen. 16 urtez azpikoak ez eta 14 urtez azpikoak edo eskolarrak urrian hastekoak dira. Hasiera batean urtarrilean hastekoak ziren, baina azken berria zen urrian utziko dutela».  

Gero ere maila nagusiko konpetizioak nola antolatu erabaki behar da batzarrean. «Bidaiak edota lurraldeetan zehar mugikortasuna gutxitzeko   klubak lurraldeka antolatzea pentsatzen ari dira, Portugalen egin den bezala».

Hala ere dena airean dago oraindik, «egoera arraroan» eta txapelketak behin hasi eta bertan behera geratzea ere posible da. «Talde askok entrenatzeko arazo larriak izan dituzte zelaiak  udalenak direlako. Errugbiaren egoera ez da batere erraza».

 

 

Gipuzkoako futbola urriaren 17-18ko asteburuan, martxan

Ohorezko erregionala, ohorezko jubenilak eta ohorezko kadeteak hasiko dira eta astebete beranduago besteak.

 

FUTBOLA

C.D. Hernani eta Mundarroko futbol taldeak entrenatzen hasi ziren duela aste batzuk maila desberdinetan eta ostegunean jakin zuten Gipuzkoako liga desberdinen hasiera noiz izango den. Federazioan egin zen batzarrean erabaki zen urriaren 17 eta 18ko asteburuan hastea liga nagusiak eta astebete beranduago ekitea besteak. 
Honela, Ohorezko erregionaleko Hernaniren taldeak asteburu horretan ekingo dio denboraldi berriari. Mundarroko preferente mailakoak astebete gehiago egon beharko du zain. Preferentea 23-24an hasiko da. Urriaren 17an hasiko diren beste bi txapelketa jubenil ohorezkoa eta  kadete ohorezkoa dira. Beste guztiak zazpi egun beranduago hasiko dira. Egutegia oraindik ez da argitaratu eta noren aurka jokatuko duten lehenengo jardunaldi hori ez da ezagutzen.
Nahiz eta txapelketa ofizialak oraindik ez hasi, taldeek denbora daramate denboraldia prestatzen. Hernaniko presidentea den Martxelo Ezpondak dioenez «lagunarteko asko ari dira jokatzen talde desberdinak. Prestatzen ari gara».

Euskal federazioaren zain Liga Nazionala eta nesken Euskal Liga

Noiz hasiko diren ezagutzen ez dutenak euskal mailako taldeak dira. Jubenil nazionaleko mutilen taldea eta nesken ligak ez du hasiera egunik oraingoz. Euskadiko Federazioa biltzeko dago eta orduan jarriko da eguna. Egun antzekoetan hasiko direla uste da. 

Entrenatzen edo jolasten hasi ez diren bakarrak txikienak dira. «Alebinak oraindik ez dira hasi eta eskola kirola urriaren 1ean hasiko dela esan zuen Aldundiak». 
Multzoak ere aldatzekotan egon dira, baina oraingoz bi itzulitara jokatuko da, baina pandemiaren eboluzioaren arabera txapelketak bertan-behera geratu daitezke edo ez. 

 

 

Saskibaloia, urriaren 4an, lehenengoa hasten izango da 

Oraindik ere batzarrean onartu behar da eguna, baina Gipuzkoan eta Euskadin egun bera aukeratu da.

 

SASKIBALOIA

Talde kiroletan goiztiarrena saskibaloia izango da lehiaketa ofizialak hasten. Mundarro eta Hernaniko talde desberdinak urriaren 4an hasiko dute denboraldia. Hernaniko taldearen arduraduna da Urko Vitoria eta bere hitzetan «oraindik Gipuzkoako Federazioaren batzarrean onartu behar da, baina hasierako eguna hori da eta egun horretan hastekoak gara denak». Egutegia argitaratu da dagoeneko eta ikusi daiteke lehenengo jardunaldia.

Euskal Federazioaren lehiaketak ere egun horretan daude iragarrita, nahiz eta bailarako talderik ez egon maila horietan. Gipuzkoako federazioa oso gustora agertu da. «Egiaztapenerako data behin amaituta, izena emanda duten 92 taldeetatik 90ek lehiaketan parte hartuko dutela baieztatu dute (%98). Gure saskibaloian pausoak ematen jarraitzen dugu, erantzukizunetik, elkarlanetik eta sen ona erabiliz». 

Mundarrok eta Hernanik euren talde denak mantentzen dituzte eta gehiago izatea ere espero dute Hernanin. «Pasa den urteko taldeak ditugu. Seniorretan bi, jubenilena eta infantil taldeko kideak aurten kadeteetara pasatzen dira. Gero ere infantilak ditugu, baina ez taldea sortzeko adina. Hala ere, hauek denboraldia urtarrilean hasiko dute eta ordurako taldea osatzea espero dugu. Bost talde izan ditzakegu. Berri ona da». Uriaren 4an talde nagusiek jokatuko dute eta Hernaniko kiroldegian, Errotaundi ISB-ren aurka ariko dira.

Entrenamenduak hasi zituzten orain aste batzuk, baina geldialdi baten ondoren datorren astean ekingo diete berriz entrenamendu saioei hernaniarrek. 
Astigarragako kiroldegian entrenatzen ari direnak Mundarroko mutil eta neskak dira. Lehendabiziko mailan daude bai mutilak eta neskak. Arrasateren kontra jokatuko dute lehenengo jardunaldian, neskak, Astigarragan bertan. Mutilek Añorga bisitatuko dute. Beste mailetako taldeen egutegia oraindik ez da argitaratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!