HEZKUNTZA

Eusko Jaurlaritzak ikasturte berriari aurre egiteko hartutako neurriak eskasak direla salatzeko, Urumea bailarako hainbat ikastola, greban

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 12:05
Urumea bailarako hainbat ikastola itxi egin dira, grebarekin bat egin dutelako.

Sindikatu guztiek, ELA, LAB, Steilas, CC.OO. eta UGTek grebarako deialdia egin dute elkarrekin, eta hauekin bat egin dute, Urumea bailarako hainbat ikastolek, hala nola, Urumea, Elizatxo, Langile, Txirrita, Astigarragako Herri Eskola eta Hernaniko BHI Institutua. Eusko Jaurlaritzak ikasturte berriari aurre egiteko hartutako neurriak eskasak direla salatzeko.

Pasa den ostegunean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzan grebara deitu zen, «eskoletara aurrez aurre itzultzeko Hezkuntza Sailaren kudeaketak onartezina eta arduragabea izaten jarraitzen duelako, eta hezkuntza munduan lan egiten duten langileen ezinegona salatzeko, eta baita ikasle zein familien ziurgabetasuna salatzeko». Hori horrela, Urumea bailarako hainbat ikastolak egin dute bat, gaurko grebarekin. Zerbitzu minimoak eskainiko dituztela jakinarazi dute askok, «beharrezkoak baitira».

Beraz, gaurko egunez, greban daude Urumea, Langile, Elizatxo, Txirrita, Astigarragako Herri Eskola, eta Hernaniko BHI Institutua, aipatu moduan, Eusko Jaurlaritzak ikasturte berriari aurre egiteko hartutako neurriak eskasak direla salatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!