Energia eta jasangarritasunarekin lotuta, tailer bana Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 14a, 00:00
Energia berriztagarriei buruzko tailerra eskaini zuten azaroan, Astigarragan.

Argitu programaren barruan, etxean energia aurrezteko aukerez ariko dira bihar Biterin, eta ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruz ostegunean Astigarragako udaletxean. Izena eman behar da.

Energia aurreztearekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotuta, tailer bana eskainiko dute Her­nanin eta Astigarragan, aste honetan. Gipuz­­koako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailak antola­tu ditu biak, Argitu programaren barruan, Hernaniko eta Astigarragako Udalekin elkarlanean.

Hernanin, etxeetan, enpresetan zein elkarteetan energia eta dirua aurrezteari buruzko tailerra eskainiko dute bihar, arratsaldeko 18:00etan Biterin: Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe. Tailerrean parte hartzeko, hori bai, izena eman behar da aldez aurretik, tokia mugatua izango baita. Gaur eguerdiko 12:00ak arte dago epea horretarako, eta bi bide daude aukeran: idatzi argitu@gipuzkoa.eus helbidera, edo deitu 628 532 303 telefonora.

Ibilgailu elektrikoei buruz etzidamu, Astigarragan

Mugikortasun Astearen barru­an antolatu dute, aldiz, Astigarragako saioa. Etzidamu izango da, ostegunean, 18:00etan hasita udaletxeako pleno aretoan. Bertan ariko dira ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruz. Aditze­ra emango dute merkatuan dau­den ibilgailu elektri­ko­en ezau­garri, kontsumo, salneurri, kar­gatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa, eta baita bestelako aukera batzuei buruzkoa ere: ibilgailu hibridoak, bizikleta eta patinete elektrikoak...

Era berean, hausnarketa egingo dute, motorrik gabeko mugikortasun aukerak aztertuz, eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanez.

Osasun eta higiene neurriak bermatzeko, 10 laguneko taldea izango da gehienez, eta izena eman behar da aldez aurretik; bihar da azkeneko eguna: argitu@gipuzkoa.eus emailean, edo 628 532 303 telefonoan.

Bi tailerrei buruzko informazio gehiago, eskuragarri dago argitu.eus web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!