Euskal Herriko historia online ikastaroa, abian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 11a, 00:00

Izen-ematea zabalik egonen da irailaren amaiera arte, Nabarralderen webgunean bertan.

Nabarralde Fundazioak Euskal Herriko Historia online ikastaroaren edizio berri bat martxan jarri du, eta urriaren 8tik abenduaren 17ra bitartean eskainiko da. Ikastararoaren helburua da «Euskal historiaren eta oroimen historikoaren inguruko gogoeta analitikoa sustatzea», eta euskaraz zein gazteleraz egin daiteke.

Ikastaroa batez ere bi multzorentzat dago zuzendua. Batetik, gaian interesa duten edo beraien jarduna garatzeko prestakuntza behar duten irakasle eta hezkuntza munduko profesionalentzat. Eta bestetik, egungo errealitatean interesa duten eta beraien heziketa pertsonal eta kulturalean sa­kondu nahi duten ikerlari eta nor­banakoentzat.

Izen ematea zabalik egonen da irailaren amaiera arte

90 orduko ikastaroa da eta interesa duenak, iraila amaitu baino lehen eman dezake izena, Nabarralderen webgunean. Ikastaroaren prezio orokorra 150 euro dira, baina Nabarraldeko sustatzaileak eta Ikastolen Elkarteko irakasleentzat, prezioa 100 eurokoa da. Eta ikastaroa amaitzean, ikasleari ikastaroaren ziurtagiria emango zaio.

Ikastaroko e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, «ikaslea i­kas­kuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!