ESKU PELOTA

Antton Apezetxea txapeldun, Antiguon

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00
Argazkia: 21iguales

Fernandezekin  batera nagusitu zen goizuetarra, Ekain Lizeaga astigartarra eta Olaetxea mendean hartuta (22-7).

Elkarren kontra aritu ziren Urumea bailarako bi esku pelotari, Antiguoko Torneoan, promesa mailako finalean. Eta Antton Apezetxea goizuetarrak jantzi zuen txapela, Fernandez errioxarrarekin batera, Ekain Lizeaga astigartarraren eta Olaetxea mendean hartuta (22-7). Gainera, pelotari onenaren saria jaso zuen Apezetxeak berak.
Ez zen partidu luzea izan, eta nagusi izan ziren Apezetxea eta Fernandez, baina tanto politak ere jokatu zituzten. Dena den, hasieratik egin zuten ihes txapeldunek, 9-1 aurreratuta aurrena, eta 14-4 jarrita ondoren.
Lau tanto egin eta bakarra galduta bukatu zuen goizuetarrak; eta tantorik ez egin arren, bi pelota soilik galdu zituen astigartarrak. 25 minutuko iraupena izan zuen partiduak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!