Pelota

Antiguako Txapelketako finalak atzeratu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 1a, 00:00

Larunbatean jokatuko dira Antiguako 72garren Pilota Txapelketako finalak, eta goizeko 11:00etan hasiko dira partiduak.

Eguraldi txarrak beharturik, joan den larunbatean jokatzekoak ziren txapelketak atzeratu egin behar izan zituen Antiguako Pilotazaleok elkarteak. Diote, atzeratzeko erabakia hartu zela «ez zelako egokia ez pilotarientzat eta ezta ikusleentzat ere». Finalak jokatuko diren data berria larunbat hau da, irailaren 5a. Antolatzaileen esanetan, «oraindik egun asko falta badira ere, iragarpen ona dago asteburuari begira».

Abuztua Donostian egitarauaren barruan, Antiguako Pilota Txapelketa antolatu zuen Donostiako Udalak Antiguako Pilotazaleok elkartearekin batera. Hiru kategoria aritu dira frontoian, aurten: neskena, gizonezkoen promesena, eta gizonezkoen nagusiena. Eta hainbat partiduren ostean, larunbatean jakingo da maila bakoitzean edizio honetako txapelduna nor izan den. 

Apezetxea eta Lizeaga elkarren aurka, larunbateko finalean

Ekain Lizeaga astigartarrak eta Antton Apezetxea goizuetarrak txapelketan parte hartu dute, eta biak iritxi dira finalera. Larunbat honetan elkarren aurka ariko dira, 11:00etatik aurrera Antiguako Pilota Txapelketako finalean promesa mailan.

Apezetxeak Fernandez du bikote, eta Lizeagak, aldiz, Olaetxea. Larunbatean bikote bakar batek jantziko du txapela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!