Babestutako edukia

Azaletik

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 31a, 00:00

Errealitateak distortsionatzen Idoia Telleria Maritxalar

Azalean geratzea sakontasun ezarekin lotu izan da. Azalek ordea, sakon komunikatzeko gogo berezia dute azkenaldian. 

Kaleko txoko ezkutu zein plaza zabaletan besarkada-laztan-muxu erdi klandestinoetan (edo oso fasearen arabera) murgiltzen dabiltza gorputzak. “Maite Zaitut, hemen nago behar duzunerako...” diote. Pantailan ez bezala, begiek elkar topo egin eta azalak dioena berresten dute. Baina, baina potoloa, nola erabaki nor, noiz, nola, nun ukitu edo ez? 

Goitik erabakiek patroi bakarra: Lau pareta arteko bizikideak uki daitezke, besteak ez. Kaleetako zelatari eta balkoietako salatariak adi. Non geratu gara sare afektiboko nukleoa paretetan oinarritu gabe eta zaintzak “anormalki” antolatuak ditugunak? Eta enplegua bizitoki dutenak? Bakartuak edo tranpatien kategorian? 
 
Patroiak itotzen bagaitu... Gure burua entzutetik abia gaitezke (zerk du zentzua? zein dira nire beldur, muga, behar eta desioak? zein da nire sarea?), besteekin elkarbanatu, entzun, kalabazak kudeatu eta irudimena lagun, bide berriak topa ditzakegu (baita ukitu gabe ukitzeko ere) egunero berrasmatu eta elkar eusteko. 

Arremanitz Kooperatiba
Tratu onak, sexuen hezkuntza eta parekidetasun zerbitzuak
www.arremanitz.eus

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eusFlorida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!