Urumea lanean

EAEko eta Nafarroako bataz besteko soldata Europatik urrun

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 31a, 00:00

1.994 euro eta 1.866 eurorekin bigarren eta hirugarren erkidegoak dira Espainian Madrilen atzetik, hauek 2.017ko bataz bestekoarekin.

Adecco enpleguko aukeren eta gogobetetzearen monitore deitutakoak sei hilean behin argitaratzen ditu bataz bestekoen soldatak herrialde eta erkidego desberdinetan.  Dokumentuak eskaintzen duen Euskadiren 'Argazkia' ren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak batez besteko soldata gordina altuak dituzte gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta -bigarren eta hirugarren altuena Madrilen ostean-, eta erosteko ahalmena %0,6 berreskuratu da EAEn eta %1,9 Nafarroan, baina Europako beste herrialdeekin alderatuz gero Euskal Herria eta Espainia ez dira leku onean geratzen.

%1,1 eta %2ko urte arteko igoerak bi erkidegoetan
Izan ere, azpimarratu behar da, ordainsariari dagokionez, EAEko biztanleek batez besteko bigarren soldata gordina dutela Espainian 1.994 eurorekin.  Kopuru horrek % 1,1eko urte arteko igoera dakar. Nafarroan igoera %2koa izan da eta bataz besteko soldata gordina 1.866 eurokoa da. 
Espainiako bataz bestekoa 1.700 eurokoa da eta igoera %1,5ekoa izan da. Madril da soldata gordin altuenak dituzten erkidegoa 2.017 eurorekin eta bertan igoera %2,2koa izan da. Horrek esan nahi du aldea haunditu dutela madrildarrek. Euskal Herriarekin alderik haundiena ireki du hamabost urtean. 

Euskal langileak 17 hilabetetan alemaniarrak urtean irabazten duena
Adeccoren azterketara itzulita, Europar Batasuneko gainerako herrialdeekin alderatuta, aldiz, EAEko ordainsaria batez bestekoa baino % 8,7 txikiagoa da, edo, bestela esanda, Europako batez besteko soldata baino 478 euro txikiagoa. Nafarroako bataz bestekoa Europar batasunekoa baino 606 euro bajuagoa da. Europako bataz bestekoa 2.472 euro da. 
Euskal Herria eta Espainia  Europan 13garren tokian geratzen dira, herrialde garatuenenekin alderatuta oso atzean. Euskal Herria Italiarekin dago parekatuta gutxi gora behera, baina Finlandia eta Frantzia, hamargarrenak eta hamaikagarrenak 2.500 eurotan daude. 
Adibide gisa, batez besteko euskal soldatapeko langile batek 17 hilabete behar ditu Alemaniako langile batek urtebetean irabazten dituenak kobratzeko.
Europako ekialdeko herrialdeekin alderatuta dago abantaila. Espainiaren atzetik Chipre, Malta eta Eslovenia daude eta azken bi postuetan Rumania eta Bulgaria. Aldiz, lehenengo bi postuetan aldearekin Danimarka eta Luxemburgo, 3.200 eurorekin gutxi gora-behera.
Adecco monitoreak lan-merkatuaren egoera errepasatzen du, langileei gehien interesatzen zaizkien gaietan arreta jarriz, ikuspegi makroekonomikotik egin beharrean. 
Aztertutako aldagaietako bat okupazio mota da, eta, alde horretatik, lanaldi partzialeko langileak 144.600 izatera jaitsi dira Euskadin, bost urteko daturik txikiena, % 11,8 jaitsi ostean azken urtean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!