Ekain Lizeaga astigartarra eta Antton Apezetxea goizuetarra elkarren aurka ariko dira gaur, 11:00etatik aurrera Antiguako Pilota Txapelketako finalean promesa mailan. Lizeagak, Olaetxea nafarrarekin batera osatzen du bikote eta Apezetxeak, Fernandezekin batera. Txapela bailarara etorriko dela ziurtatuta dago. Bestetik, gaur goizean Goizueta eta Larraunen arteko partiduak jokatuko dira herriko frontoian.