Adinekoen egoitzak

Egoiliar bakoitza pertsona bakar batek bisitatu ahal izango du

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 23a, 00:00

Hernaniko zaharren egoitzan ere neurri berriak hartuko dira.

Ostiralean kasu positiboek goia jo zuten EAE eta Nafarroan: 821. Egoera ikusita, neurriak zorroztea erabaki dute adinekoen egoitzetako bisitetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du adinekoen egoitza zentroetako erabiltzaileentzako bi­siten araubidea egokitu duela, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko. Izan ere, positiboek goia jo zuten ostiralean. Apiriletik ospitaleratze ge­hien izan ziren eguna izan zen: 58 pertsona.

Nekane Murgak pren­tsa­urrekoa egin zuen Gasteizen, eta «egoera okertu» egin dela e­sa­nez, haurren harremanak mu­gatzeko eskatu zuen. Kontak­tuak ahalik eta gehien murrizteko eskatu zien herritarrei. Hala ere, EAEn eta Nafarroan PCR ge­hien egin diren eguna ere izan zen ostiralekoa. Baina egoera okertu dela jakinda eta adinekoen egoitzetako arriskua ikusita, neurriak zorroztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

Gehienez ordubeteko iraupeneko bisitak izango dira

Prebentzio neurriak zorroztea beharrezkoa ikusi da eta horregatik, hemendik aurrera, adinekoen egoitzetako bisitak egoiliar bakoitzeko pertsona batengana mugatuko dira. Egunean gehienez ordubeteko iraupena izango dute, eta bisitaria ez da nahitaez berdina izango bisita guztietan.  Egoiliarrekin egingo diren topaketak mailakatu egingo dira egunean zehar, eta COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak zorroztuko dira. Hala ere, salbuespen izango dira bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonak.

 

Martxoaz geroztiko kutsatze kopururik altuena erregistratu zen ostiralean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!