Ostegunean estreinatu zuten Aragoik, Andaluziak, Extremadurak eta Kantabriak modu anonimoan Koronabirus kasu positiboak rastreatzen dituen aplikazio mugikorra. Gobernuak aplikazioa eskuragarri jarri bazuen ere autonomia-erkidego bakoitza da bere lurraldean aktibatzearen arduraduna. Kanariar Uharteak eta Gaztela eta Leon ere laster batuko dira, aplikazioaren probetan parte hartzeko prozesuak amaitu dituztela jakinarazi ostean.
Aplikazioa oraindik proba fasean badago ere, jakitera eman dutenez app-a instalatuta badago eta pertsona horrek positibo batekin kontaktua izan badu, Radar COVIDek berehala jakinaraziko dio. Aplikazio hau martxan jarrita, baimena emango dute osasun agintaritzari positiboekin izan ditzakeen kontaktuen berri emateko, aktibatutako protokoloei esker.
Gainontzeko autonomia erkidegoek irailaren 15ean jarriko dute martxan
Ministerioak azaldu duenez, aipatutako 4 erkidego horiek izan dira beraien sistemetan app hau jarri duten lehenengoak, baina gainerakoak pixkanaka sartuko direla esan dute, «datozen asteetan».
Hala ere, aplikazioa Estatuko edozein autonomia erkidegotan deskargatu daiteke. Gainerako erkidegoetan oraindik ez dago aktibo eta beraz, ez du positiboen berri ematen. Baina jakinarazi dute azken 7 egunetako kontaktuak erregistratzen ari dela, orain arte bezala.