Donostiako Udalak antolatutako abuztuko programazioak hamaika egiteko izango da gaur, hiriko kaleetan. Goizean Nordic Walking zeharkaldia eta saskibaloi festa izango dira. Eguerdian pilota txapelketa jokatuko da eta arratsaldean, txaranga ibiltariak eta Kresala Dantza Taldearen ikuskizuna izango dira protagonistak.