Abuztuan ekin diote zenbait taldek aurtengo aurredenboraldiari, zer gertatuko ote denaren ezjakintasunarekin urduri, baina entrenatzen hasteko gogotsu. Hala ere, protokoloa egin dute Zubipen, prebentziorako. Beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu nahi izan dituzte, zaila bada ere, kontagioa saihesteko. Hartutako neurriak aldagela barruan zein kanpoan aplikatuko dira.
Beste neurri askoren artean, Zubipera sartzeko, entrenatzaile bakoitzak jokalariei banan bana teneperatura hartuko die. Gainera, egoera dela eta, Zubipera soilik jokalari, entrenatzaile, tekniko eta zuzendaritzako kideak sartuko dira. Guraso, familiko kide edo jokalari ez direnak ezingo dute instalakuntza barrura sartu.
Gimnasioa erabiltzea debekatuta dago, sergurtasun distantzia manetentzea «ezinezkoa» delako. Bestalde, entrenatzerakoan, talde bakoitzak bere materiala izango du eta ezingo da besteena erabili. Eta entrenamendua bukatzean, aldagelak eta material guztia desinfektatuko da.
Atzeratu egin da lehiaketa
Gipuzkoako Futbol Federazioak jakinarazi du Ohorezko Erregional, Preferente, Ohorezko Jubenil eta Ohorezko Kadete mailatako lehiaketak hasteko proposatu zen urriaren 4eko data atzeratu egingo dela. «Ahalik eta lasterren jakinaraziko da lehiaketa hauen eta gainontzekoen hasiera data berria», esan dute.