EAEk abisu horia ezarriko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 19a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur, EAEn tenperatura oso altuengatik. Izan ere, barnealdean 36 gradura irits daitekeela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Abisu horia 15:00etatik 18:00etara egongo da indarrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!