Arrauna

Hibaika txapeldun, Santanderren

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 18a, 00:00

Euskotren ligako Orioko trainerua. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Igarren Rosmi bandera irabazi du zenbait hernaniar dauden Hibaikako traineruak. Tolosaldea lehenengo postuan dago, klasifikazio orokorrean.

Hernaniarrak daude emakume­en Tolosaldea, Hibaika eta San Juaneko traineruetan. Igandean Igarren Bandera Rosminen txapeldun izan zen Hibaika, Tolosaldeak 2garren postua lortu zuen eta San Juanekoak 6garren postuarekin konformatu ziren. Gizonezkoetan, Pedreña izan zen txapeldun estropadan.

Zarauzko Ikurriña Hondarribi eta Oriorentzat
Zarautzen izan ziren Donostiarran dauden Xabat Pastor, Iban Verdugo eta Jon Iruretagoiena hernaniarrak. Ez zen egunik onena izan, eta bederatzigarren postua lortu zuten arraunlariek TKE Ligako Zarauzko Ikurriñean. Emakumeetan, Txiki ontzia jaun eta jabe izan zen Zarautzen. Oriokoak nagusi izan ziren Zarauzko Ikurriñako 2garren eta azken jardunaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!