Aste Nagusia

Donostiako Piratek Pirata Setioa antolatu dute, festen alternatiba gisa

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 7a, 00:00

Aste Nagusia ohiko moduan ospatuko ez denez, egun osoko egitaraua prestatu dute Donostiako
Piratek astelehenerako, Trinitate plazan. 

Pandemia hasi zenetik herri eta hirietako festa guztiekin gertatu den moduan, Donostiako Aste Nagusia ez da ohikoan bezala ospatuko aurten. Hala ere, Donostiako Piratek plan «alternatiboa» prestatu dute: Pirata Setioa. Datorren astelehenean izango da, Trinitate plazan. Bertan egitea erabaki dute, piraten mugimendua plaza horretan hasi zelako. Izan ere, han jarri zen lehen aldiz La Flamenka karpa, 2004 urtean. Aurtengo Matti hiriko tabernariak izatea erabaki dute Piratek, hauen egoera bereziki zaila izaten ari delako pandemia garaian. Egun osoko egitaraua prestatu dute piratek. Beraien asmoa ez da festa jendetsua egitea, baina giroa alaitu eta «kaleak hartu» nahi izan dituzte, aurreko festetan egin duten moduan.
Adierazi dute, beharrezko segurtasun neurriak hartuko dituztela eta arduraz jokatzeko estatus diete gerturatuko diren guztiei.

Adin guztientzat, ondo pasatzeko aukera

Eguerdian hasiko da piratek prestatutako plangintza alternatiboa. Haurrentzako ikuskizun batekin emango diote hasiera Pirata Setioari, 12:00etan. Bazkal ostean, 16:30etan, musika
emanaldi bat egingo dute, eta, 19:00etan, bertso musikatuak.
Bukatzeko, Izan Pirata dokumentala jarriko dute, 22:0etan. Bestalde, Donostiako Udalak piratei oztopak jarri dizkiela
adierazi dute eta festak bertan behera uztea erabaki zuten, piratei iritzirik galdetu ez zietela salatu dute. Gainera, esan dute oztopoak jarri dizkiela proposamen edo ideia berriak aurrera eraman nahi izan dituztenean. Horregatik, piratek larunbateko
jai herrikoien aldeko manifestaziora deitu dituzte herritarrak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!