Zubiri goizuetarrak ez du aukerarik txapelketako hurrengo fasera pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 6a, 00:00

Bihar aurkeztuko da Kutxabank torneoko azken fasea, eta Barrenetxea gaur binaka Etxarrirekin Urriza eta Aizpuru IIIgarrenaren aurka ariko da.

Kutxabank Torneoaren lehenengo fasearen ligaxka gaur itxiko da Galarretan Juanenea eta Zubiri goizuetarraren arteko eta Larrañaga eta Segurolaren arteko partiduekin. Egia esan Larrañaga eta Juaneneak gertu dute finalerako sailkapena eta Zubirik ezinezkoa eta Segurolak askoz ere zailagoa dute asteartean ate irekiekin jokatu ziren bi partiduak galdu ondoren.

Zubirik 30-18 galdu zuen Aizpuru III.aren aurka eta Segurolak 30-26 Zalduaren aurka. Honela, Zaldua kanpoan dago jadanik eta talde horretan Larrañagak 27 tanto egitearekin nahikoa du larunbateko finalera sailkatzeko. Segurolak irabazi eta 26an edo gutxiagoan utzi behar du aurkaria sailkatu nahi badu.

Beste taldean Juaneneak eta Aizpuruk dute aukera. Zubiri aukerarik gabe dago eta Juaneneak  24 tanto egin behar ditu derrigorrez, ez bada iristen Aizpuru III.a sailkatu litzateke larunbaterako finalera B maila honetan.

 

Gaurko jaialdian hiru partida

Gaurko jaialdian hiru partidu jokatuko dira. Juanenea-Zubirik lehenengoan jokatuko dute eta Larrañaga-Segurolak hirugarren­goan. Bigarren partida Etxarri eta Barrenetxea IV.a hernaniarrak, Urriza eta Aizpuru III.a izango dituzte aurkari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!