Pelota

Paul Ojuelek San Inaziotako txapela irabazi du Egian

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 1a, 00:00
Paul Ojuel txapela eta trofeoarekin.

Finalean 22-17 irabazi dio pilotari hernaniarrak Julen Alberdiri, buruz buru, Loiola eta Egiako frontoietan jokatu den txapelketan. 

Paul Ojuel, C.D.Hernaniko pelotari nagusiak, Donostiako Loiola eta Egia auzoetako frontoietan jokatu den San Inazio Txapelketako finala irabazi zuen ostegunean. Finalean, Egiako frontoian, 22-17 gainditu zuen Julen Alberdi eta txapela etxera ekartzea lortu zuen. 
Pronostikoak berdinduta zeuden, baina Ojuelek bere esperientzia baliatu zuen normaltasun berrian lortu duen lehendabiziko txapela janzteko.
Ibilbidea ezin hobea egin du txapelketa guztian zehar eta azkenean partidu garrantzitsuenean ere bere maila erakutsi zuen. Txapelketako lehendabiziko partiduan Paul Ojuelek 22-5 irabazi zion Iker Urmenetari (Eple) final-zortzirenetan, ondoren finalaurdenetan 22-21 irabazi zion Xabi Santxori (Pagazpe). Hau izan zen partidurik zailena eta gogorrena.
Finalera sartu aurretik, finalerdian, 22-14 irabazi zion Mikel Elolari (Tolosa) eta finala ere irabaztea lortu du. 
Bailarako pelotariak ongi hasi dute konpetiziora buelta. Aimar Mujika eta Ekain Lizegak ere aurreneko txapela irabazi dute Mundarrorentzako jubeniletan.

Gaur lagunartekoa Leitzan, goizuetarrek eta leitzarrek
Aurten herriarteko txapelketa ofizialik ez dago, baina bai lagunartekoak eta gaur bertan, 11:00etan, Leitzan bertako Aurrera eta Goizuetako Umore-Onaren arteko partiduak jokatuko dira. 
Lau mailatan jokatuko dira partiduak: benjamin (sein), alebin (kimu), infantil eta nagusiak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!