Buruz Burukoaren atarikoa hasiko da bihar Galarretan, bi partidurekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 31a, 00:00
Juanenea bihar estreinatuko da Buruz Burukoan.

Lehendabiziko partiduan Juanenea eta Aizpuru III arituko dira aurrez aurre, eta hirugarrenean Larrañaga eta Zaldua.

Buruz Buruko Txapelketa ate joka dugun honetan, bihar, larunbatarekin, Galarretak ateak zabalduko ditu, astebeteko geldialdiaren ondoren. Dena den, nahiz eta ateak itxita egon ikusleentzat, frontoian Buruz Burukoaren atarikoan sartzeko partiduak jokatu dira, modu pribatuan. Bost erremontista aritu dira, bi multzotan banatuta.

Atarikoaren aurreneko multzoan, Zaldua II ez da aritu azkenean, eta Aizpuru IIIk Labaka gainditu zuen. Honela, azpeitiarra hurrengo fasera sailkatu da, eta bertan Juanenea eta Zubiri izango ditu aurkari.

Bigarren multzoan, Zalduak eta Urrutia IIk elkarren aurkako partidua jokatu zuten atzo, eta Zaldua pasa da hurrengo fasera; Etxarri kanpoan geratu da. Larrañaga eta Segurolaren aurka ariko da Zaldua orain.

Honela, larunbateko jaialdian bi buruz buruko partida eta binakako bat jokatuko dira. Juanenea eta Aizpuru III arituko dira lehenengo partiduan, eta Larrañaga Zalduaren kontra, hirugarrenean. Binakako estelarrean, berriz, Ansa II eta Barrenetxea IV, Urriza eta Endikaren kontra ariko dira.

COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz, gogorarazi dute musukoa derrigorrezkoa dela frontoiko edozein gunetan, bai zutik, eta baita eserita ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!