Eguraldia

Termometroak gaur 40 gradura iritsi daitezke eta babestea gomendatzen da

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 30a, 00:00

Udarako egunik beroena dago iragarrita eta ura edatea beharrezkoa da ez deshidratatzeko.

Azken urteetako egunik beroena izan daiteke gaur, abisu laranja dago iragarrita eta horri aurre egiteko babestea gomendatzen da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, termometroa 35-40ºC artean ibiliko da eta Kantauri isurialdeko hainbat puntutan 40ºC-tik gora ere igo daiteke termometroa. Printzipoz 38-40 gradu daude iragarrita Urumea bailaran.
Egoera honen aurrean ondorengo gomendioak kontutan hartzea beharrezkoa da. Likido asko edan, bereziki ura, deshidrataziorik gerta ez dadin. Ez itxaron egarri izan arte edaten hasteko. Saiatu ez hartzen alkohol, kafeina edo azukre gehiegi daukaten edaririk.
Arin jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta eta abar).
Itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
Erabili arropa egokia: zabala, arina eta kolore argikoa eta izerditzen uzten duena, baita oinetako erosoak eta freskoak ere.
Ahal bada, ez irten kalera bero gehien dagoen orduetan. Atera behar baduzu, estali burua eta saiatu gerizpean ibiltzen. Ariketa fisikoak kanpoan egin behar badituzu, egizu bero gutxien egiten duen orduetan. Ibilgailua aparkatuta eta itxita dagoela, ez geratu inoiz barruan, ezta itzaletan ere. 
Arreta haundia eduki behar da jaioberriekin eta ume txikiekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!