Liburutegi ibiltariak, Arano eta Goizuetan egingo ditu bisitak, gaur goizetik eguerdira bitartean

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 00:00
Abuztuan ez da Liburutegi Ibiltariaren bisitarik egongo.

Gaur izango dute Aranon eta Goizuetan Liburutegi Ibiltariaren bisita, ordubetez egonen da Goizuetan, 11:00etatik 12:00etara; eta Aranon 12:30etatik 13:00etara.

Gaur, Goizueta eta Aranotik igaroko da Liburutegi Ibiltaria. Gainera oraingo honetan, aldaketa batekin dator, ordubetez egonen da Goizuetan, ordu erdiz beharrean, erabiltzaileekin lasaiago egon ahal izateko, azalpenak eta gomendioak ematen. Hori horrela, goizeko 11:00etan helduko da Goizuetara Harkaitz Delgado, Leitzako liburutegiko arduraduna. Ohi bezala, Goxalin zabalduko ditu liburuak, eta 12:00ak arte egonen da bertan. Eta ondoren, Aranora abiatuko da eta 12:30etan iritsiko da. Ordu erdiz egonen da Aranon, orain arte bezala, 13:00ak arte.
Liburuzainak berak aukeratutako liburu eta DVD sorta eramanen du, baina baita herritarrek aldez aurretik eskatutakoak ere.
Abuztuan ez du bisitarik eginen Liburutegi Ibiltariak, Aranora eta Goizuetara. Beraz, gaurko aukera aprobetxatzera animatu ditu herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!