Babestutako edukia

Komunitatearen energia

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 00:00
Naturaren orroa, Idoia Telleria Maritxalar

Nola hautsi gaur egungo eredu energetikoa?

Europako aginduen ondorioz, estatu mailako legedian komunitate energetikoaren figura berria azaldu da. Energia Berriztagarrien Komunitatea pertsona, enpresa txiki eta ertain, erakunde publiko eta eragile sozialek osatu dezakete eta energia berriztagarrietan oinarritutako proiektu eta zerbitzuak eskaintzen ditu tokiko komunitatearen onurarako.
Tokiko eragilea izatea eta komunitateko kideek parte hartzea, kontrolatzea eta kudeatzea dira proiektu honen ezaugarririk nagusienak. Honekin batera, gizarte, ingurumen eta ekonomia onurak ematea eta ez irabazi finantzarioak edukitzea du helburu.
Ezaugarri hauek eskualdean dauden balio kooperatiboekin lerrokatuta daude, baita udal erakundeen misioarekin ere.  Komunitate energetikoak leiho interesgarria irekitzen digu herritarron ahalduntzean eta lurraldearen energia burujabetzan.
Bide hau lantzen hastea ezinbestekoa da, gaur egun sistema energetikoa kontrolatzen dutenek, bere egin ez dezaten aukera berri honen jabetza eta menpekotasun energetikoarekin amaitzeko.

Gurutz San Miguel eta Fermin Arruabarrena
Ingutek.eus
Energia eranginkortasunean aholkularitza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!