Gaur banatuko dituzte azkeneko lau txartelak, Zikuñaga Papelera Torneoaren finaletarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 22a, 00:00
Deskarga hernaniarra pelotari jotzen, Elizegi goizuetarra atzean duela, atzo.

Arratsaldeko 17:30etan hasita, lau semifinal jokatuko dituzte, kiroldegiko frontoian. Lau hernaniar eta bi astigartar ariko dira lehian. Goizuetako Pilota Eskolak, bestalde, izenemate epea zabaldu du, datorren denboraldirako.

Azken txanpan sartuta dago, bete-betean, Zikuñaga Papelera Torneoa. Gaur jokatuko dira azkeneko semifinalak, eta beraz, gaur bertan banatuko dira, la­runbateko finaletarako geratzen diren lau txartelak.
Arratsaldeko 17:30etan hasiko da semifinalen azkeneko jar­­dunaldia, Hernaniko kiroldegi­ko frontoian; eta Urumea bai­­larako hainbat esku pelotari ari­ko dira lehian. Jaialdiko aurreneko par­tiduan, Jara eta Etxarri herna­niarrek jokatuko dute, kade­teen lehenengo mai­lan, Ilunpeko La­baka eta Odrio­­zolaren kontra. Bigarrene­an, berriz, Mujika eta Lizeaga asti­gartarrak ariko dira, jubenilen lehenengo mailan, Be­har Zanako Olasa­gas­ti eta Tolo­sako Albenizen kon­­tra.
Nagusien bigarren mailakoa izango da hirugarrena: Epleko Taberna eta Mitxelena, eta Oiarpeko Aburuza eta Elgarresta. Eta azkenekoan, infantilen lau t'erdikoan, bi hernaniar ariko dira aurrez aurre: Auritz Txintxurreta eta Enaitz Artola.
Finaletarako ere, dagoeneko sailkatuta daude bailarako hainbat pelotari: Azpeitia, Oiartzabal, Insausti, Labaka, Arizmendi, Altuna, Makatzaga, Alberdi eta Deskarga hernaniarrak, eta Elizegi goizuetarra.

Goizuetako Pilota Eskolan, izenematea zabalik
Bestalde, Goizuetako Pilota Eskolan izena emateko epea zabaldu du Umore Ona Kirol Elkarteak,  datorren denboraldirako. Abuztuaren 2ra arte izanen da aukera, eta 5 urtetik gorako nes­ka-mutilei dago zuzenduta; pilota gustuko dutenei, edo probatu nahi duten guztiei.
Apuntatzeko, 646 056 163 telefonora deitu, edo WhatsAppez idatzi behar da, eta Igorren galdera egin.

ATZOKO EMAITZAK
Alebinak: Makatzaga - M.Alberdi (Hernani) 18  Olaskoaga - Macicior (Hernani) 12
Kadeteak 2º: Deskarga - Elizegi (Hernani-Umore Ona) 18  Arluziaga - Egiguren (Hernani-Ilunpe) 11
Jubenilak 1º: Aranburu - Zalakain (Oiarpe) 18  A.Egiguren - Alonso (Ilunpe-Zestoa) 8
Nagusiak 1º: Artetxe - Irazustabarrena (Intza-Intxurre) 18  Salaberria - Ortiz de Urbina (Hernani-Izurun) 16
 
GAURKO PARTIDUAK (17:30)
Kadeteak 1º: Jara - Etxarri (Hernani) / Labaka - Odriozola (Ilunpe)
Jubenilak 1º: Mujika - Lizeaga (Mundarro) / Olasagasti - Albeniz (Behar Zana-Tolosa)
Nagusiak 2º: Taberna - Mitxelena (Eple) / Aburuza - Elgerresta (Oiarpe)
Infantilak 4/5: Xuban Iturbe (Hernani) / Auritz Txintxurreta (Hernani)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!