covid-19

Neurri zorrotzak hartu ditu, Jaurlaritzak

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 19a, 00:00

Osasun sailak eta hiru Foru Aldundiek, eguneko zentroak eta udalekuak aldi baterako ixtea eskatu zuten atzo. 

Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan irteerak murriztea eta eguneko zentroak eta udalekuak ixtea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek. Koronabirusaren datuen bilakaeraren aurrean, murrizketa horiek beharrezkotzat jo ditu Osasun sailak, «prebentziozko eta behin-behineko neurri gisa». 
Gainera, eguneko zentroan, adinekoen irteerak murruztiko direla ere jakinarazi dute, horrekin batera «bisitak mugatu egingo dira, eta eguneko zentroak aldi baterako itxiko dira». Eguneko zentroaz gain, udalekuetan ere neurriak hartu dituzte, eta hauek ere «aldi baterako ixtea erabaki dute». Neurri hauek, datozen egunetan berrikusiko dituela esan du Osasun sailak.

25.000 PCR probatik gora
Azken astean zehar, 25.000 PCR probatik gora egin ditu Osakidetzak, eta azaldu du Osasun sailak, Espainiar Estatuan, biztanleko PCR gehien egiten duen erkidegoa dela EAE «139,10 proba egiten ari dira 1.000 biztanleko». Azaldu duenez, «zaintza eta kontrol sarea kontaktuen jarraipen zehatza egiten ari delako handitu da kopurua». 
Hala ere, aipatu moduan, neurrien berri emango du hurrengo egunetan, Osasun sailak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!