Galarreta

Txapela bilatuko du Aritz Zubirik bihar, Urrizarekin, Juanenea eta Endikaren kontrako finalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 17a, 00:00
Urrizarekin ariko da Aritz Zubiri finalean, eta Juananea eta Endika izango dituzte aurkari. Argazkia: Maialen Andres

Bihar jokatuko da Galarretaren 50garren urteurreneko txapelketaren final haundia, 15:15etan hasita. Zubirik eta Urrizak, Juananea eta Endika izango dituzte aurkari. Finalerako 
20 sarrera banatuko ditu Kronikak. 

Bihar arratsaldean jokatuko da, 15:15etan hasita, Galarretaren 50garren ur­teurreneko txapelketaren finala.
Pasa den asteburuan, Aritz Zubiri goizuetarrak eta Urrizak garaipena lortu zuten Ansa II eta Larrañagaren aurka, eta garaipen horrekin finalerako pasea lortu zuten.

Beraz, txapelaren bila ariko dira Urriza eta Zubiri, Juananea eta Endikaren kontra. Haiek izan ziren ligaxkan aurreneko sailkatuak, eta beraz, ez dute partidu erraza izango Zubirik eta Urrizak, txapela lortzeko.

Finalaz gain, beste partidu berezi bat ere izango da biharko jaialdian: debuta egingo du Aitor Zaldua donostiarrak, Zaldua IIk.

Larunbaterako sarrerak,  Kronikan

Bihar jokatuko den finala ikusteko, doako 20 sarrera banatuko ditu Kronikak, irakurleen arte­an. Horretarako, deitu 943 33 08 99 telefonora, edo WhatsAppez ida­tzi 688 660 714 zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!