Beterri-Buruntza

Martxan, Beterri-Buruntzako Mankomunitatearen prozesua

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 17a, 00:00
Biterin bildu ziren eta estatutuen lehenbiziko onarpenari bide eman zioten.

Astelehenean bildu ziren, Hernanin, Buruntzaldeako udaletako ordezkariak, eta bide eman zioten Mankomunitateko estatutuen aurreneko onarpenari.

Eskualde mailako Batzar Nagusia egin zuten astelehenean, Hernaniko Biteri kultur etxean; eta bertan izan ziren Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilgo udaletako ordezkariak. Beterri-Buruntzako mankomunitateko estatu­tu­en lehenengo onarpenari, bide eman zioten «aho batez».

Biterin  egindako batzar na­gusian, beste urrats bat eman zen, Beterri-Buruntzako tokiko garapen ekonomiko eta sozialerako mankomunitate baten era­ketan parte hartzeko proze­suan. Horrela, sendotasun juridiko eta administratiboa eskainiko zaio, 2017tik udalen arteko lankidetza-hitzarmen bidez fun­tzionatzen duen egiturari, tokiko garapenaren eta sustapen ekonomiko eta enpleguaren eremuan lanean jarraitzeko. Gai­nera, estatutuetan jasota geldi­tzen da eskualde mailako toki-erakundeak Beterri-Buruntza Mankomunitatea izena izango duela, eta legezko helbidea Hernanin izango duela. «Mankomunitateak funtzionamendu deszentralizatua izango du, baina administrazio-leihatila bana izango du udalerri bakoitzean», azaldu dute. 

Estatutu berriek Mankomunitatearen jarduerak ere islatzen dituzte, Mankomunitatea osatzen duten udalerrien sustapen eta garapen sozioekonomikorako; eta finean, «herritarren ongizatea hobetzeko helburuak lehenesten dira». Beterri-Buruntza eskualde kohesionatuagoa lortzeko egitura ez ezik, helburu konpartituak lortzeko baliabide egokiak izatea ere aintzakotzat hartu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!