Maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa, gaurtik EAEn eta bihartik Nafarroan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 16a, 00:00
Herritarrak kalean, maskarilla jantzita.

Nahitaezkoa izango da maskarilla jartzea kalean eta espazio itxietan, «pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere». Neurria gaur sartuko da indarrean Gipuzkoan, eta bihar Nafarroan.

Asko izan dira, azken egunetan, agertu diren  Koronabirus kasu berriak, foko ezberdinekin. Atzo, 60 kasu berri erregistratu ziren EAEn, eta horietatik 41 Gipuzkoan eman­ ziren; eta Nafarroan, 21 izan ziren. Horregatik, maskarilla derrigorrezkoa izango da, bai EAEn eta bai Nafarro­an, kalean eta espazio itxietan, «pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere».
Gipuzkoan, gaur bertan sartuko da neurria indarrean, eta bihartik aurrera izango da derrigorrezkoa, Nafarroan.
Egoerak hartu duen bidea ikusita, erabaki dute neurriak zorroztea, Eusko Jaur­lari­tzak eta Nafarroako Gober­­nuak: «desagertu beha­rre­an, zir­kulatzen jarraitzen du birusak».
Edozein espazio publikotan da nahitaezkoa maskarillaren erabilera; eta baita hondartzan eta igerilekuetan ere, joan-etorrietan zein paseatzeko.
Nafarroan, 12 urtetik gorakoentzat izango da derrigorrezkoa, maskarillaren erabilera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!