EH Bildu

EH Bilduk boto gehien lortu zituen Hernanin, igandeko hauteskundeetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 15a, 00:00

4.219 boto lortu zituen alderdiak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta 2016ko marka «aise gainditu» dutela adierazi dute. 

Joan den igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ-PNV irten zen garaile, baina EH Bildu bailara osoan nagusitu zen. Hernanin eta Astigarragan igoera haundia izan du: 4.129 (%49,04) eta 1.122 (%43,12) boto lortu zituen igandean, hurrenez hurren. 
Pozik daude EH Bildukoak lortutako emaitzarekin. «Abstentzioaren gorakada historikoa izan arren», 2016ko marka erraz gainditu dutela adierazi dute. 

Eskerrak, Iriarteren alde bozkatu duten herritar guztiei  

Hernaniko EH Bildutik eskerrak eman nahi izan dizkiete Maddalen Iriarteren eskaintza politikoaren alde bozkatu duten hernaniar guztiei. «EH Bildurengan konfiantza jarri duzuen hernaniarrak gero eta gehiago zarete». Zehazki, 2016an 4.000 ko langa horretatik gertu geratu zen alderdia, eta oraingoan duela 4 urte baino 152 boto gehiago eskuratu dituzte. «Abstentzioaren gorakada historikoa izan arren», emaitza positiboak lortu ditu EH Bilduk, jakitera eman dutenez. Izan ere, Hernanin nabarmen igo da abstentzioa: %10,5 puntu. 
Diote, EAE gobernatzeko aukera «erreal» bat bihurtu direla. «Pixkanaka ari gara EAEko herritarren konfiantza gureganatzen eta mugimendu sozial guztiak beren lekua duten ezkerreko proiektu subiranista indartsu bat eratzen ari gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!